AEBen «eredu neoliberaletik» aldentzeko beste pauso bat eman du Evo Moralesek
Evo Moralesek, Hugo Chavezek eta Fidel Castrok Amerikako Estatu Batuek (AEB) kontinentean inposatzen duten «eredu neoliberalari» aurre egiteko kluba sendotzen ari dela eszenifikatu zuten atzo, La Habanako Iraultza plazan bildutako jendetzaren aurrean. Orain arte Venezuela eta Kubak osatutako ALBA merkataritza «itun solidariora» Bolivia ere batu dela ospatu zuten. ALBA Washingtonek hedatu nahi duen ALCA merkataritza libreko hitzarmenari aurre egiteko asmoz sortu zuen Hugo Chavezek, Amerikako nekazari ertain eta txikiei mesede egiteko asmoarekin.
DONOSTIA
Boliviak Kubak eta Venezuelak osatutako merkataritza eredu alternatiboaren klubarekin bat egin duela islatu zen atzo La Habanako Iraultza plazan egindako ekitaldi jendetsuan. Evo Morales Boliviako presidenteak Fidel Castro eta Hugo Chavez Kubako eta Venezuelako presidenteen, hurrenez hurren, babesa izan zuen.Hitzarmen bi sinatu ziren guztira. Batetik, Boliviak ALBA Amerikako Herrietako Alternatiba Bolibariana itunarekin bat egin zuen. ALBA Chavezek sortu zuen AEBek kontinentean zabaldu nahi duen ALCA merkataritza askearen eremuko hitzarmenari aurre egiteko asmoz. Iaz, atzoko egunean, Kubak sinatu zuen ALBA. Bigarren ekimena Moralesek proposatutakoa da: Herrietako Merkataritzako Ituna (TCP), hain zuzen. Eta, atzo ere, Kubak eta Venezuelak horrekin bat egin zuten. Itun horren arabera, hiru sinatzaileek koka hostoa eta soja, bestak beste, muga zerga barik salerosi ahalko dituzte. Hitzarmenean sartutako produktu guztien zerrenda eta indarrean noiz sartuko den ez dute oraindik zehaztu.
Hirukoaren desafioa Nolanahi ere, ekitaldi horren esangura merkataritzaz haratago doa. Boliviako presidenteak berak ederto azaldu zuen: «Batzar hau gure kontinentean hedatuta dagoen eredu neoliberala aldatzen saiatzeko eta Bolivian bizitzen ari garen deskolonizazio prozesua bultzatzeko beste pauso bat da». Hartara, kutsu politikoa dauka, baita desafio kutsua ere. Moralesek Boliviako presidenterako hauteskunde kanpainan hartutako konpromiso «ausartak» edota «arriskutsuak» hauteskundeetako kontua baino ez zirela zioten askok. Gero, praktikan, erraldoiekin topo egitean kikilduko zelakoan zeuden Moralesekin eszeptikoak zirenak. Baina Boliviako presidentea urrats txikiak baina etengabeak egiten ari da, eta denak norabide berean, Amerikako Estatu Batuek (AEB) Latinoamerikan hamarkada askotan inposatutako eredutik aldentzen, alegia.
Baditu, gainera, bide zail horretan laguntzeko prest daudenak. Orain dela urte gutxi batzuk arte, Fidel Castrok Hugo Chavez zuen lagun bakarra. Egun, ostera, beste kide bat du George W. Bush AEBetako presidenteak osatutako «gaizkiaren ardatza» famatuak.Chavez gustura zegoen bere egitasmoa apurka-apurka sostengu gehiago bereganatzen ari delako: «Egunez egun hazten ari gara, egunez egun Bolivarren proiektua sendotzen ari da», adierazi zuen ostiral gauean, La Habanako aireportuan. Fidel Castrok eta Moralesek harrera egin zieten Chavezi eta harekin batera zihoan Daniel Ortega Nikaraguako Fronte Sandinistako buruzagiari .
Bolivia, Andeetako Itunetik at Bestalde, Venezuelak joan den astean egin zuen legez, Boliviak ere Andeetako Nazioen Komunitatea (CAN) uzteko asmoa agertu zuen. Erakunde horretako kide diren Peru, Kolonbia eta Ekuador AEBek bultzatutako TLCrekin (Merkataritza Librerako Ituna) bat egiteko negoziatzen ari dira, eta horrek Latinoamerikako ekonomiari kalte egiten dio. Boliviak, esaterako, ez dio, orain arte egin duen moduan, bere soja Kolonbiari saldu. TLC indarrean dagoenean, AEBek diruz laguntzen dituen bere ekoizleen soja merkeagoa izango da eta Kolonbiak AEBei erosiko die.
Condiciones para entrar en el Gasoducto del Sur
GARA
LA PAZ El Gobierno de Evo Morales planteará una serie de condiciones a Venezuela, Brasil y Argentina para concretar la eventual participación de Bolivia en el proyecto para la construcción del Gasoducto del Sur, red de transporte que tendría como objetivo abastecer de gas a todo el Cono Sur y a la que el país andino contribuiría con sus grandes reservas del citado combustible. El ministro boliviano de Hidrocarburos, Andrés Soliz Rada, advirtió de que, de no cumplirse estas condiciones, el Gobierno de Morales rechazaría participar en el proyecto. «El tema es muy sencillo, aceptan o no aceptan: Si no aceptan no hay convenio y sí aceptan es en las condiciones de Bolivia, porque Bolivia tiene el gas», sentenció el portavoz del Ejecutivo boliviano. «En primer lugar se debe considerar que Bolivia debe industrializar su gas dentro de su territorio en una proporción elevada y en segundo lugar, cuando el gas vaya a determinados destinos, queremos tener sociedades mixtas», expresó el ministro. Asimismo, señaló que el proyecto esta supeditado a que las empresas petroleras regionales, que se harían cargo del plan, vuelvan a ser propiedad del Estado, lo que dejaría fuera a compañías como la brasileña Petrobras, privatizada en un 60% por la anglo-holandesa Shell. El ministro Soliz añadió que su postura es apoyada por Hugo Chávez, impulsor de este proyecto.
|