GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-30
«Aitzakiatan» oinarritzen da Iruñeako debekua
·Martxa bukatzean, «erantzun bat emango diogu gertatutakoari» aurreratu zuten.

Iragan ostiralean jakinarazi zuen Iruñeako Udalak Gaztetxe Martxaren amaiera ekitaldiak ezingo zirela Nafarroako hiriburuan egin. Jaialdia antolatzen ari zirenek plan alternatiboa prest zuten, baina Udala haiek «esku hutsik» uzteko, «aitzakia hutsez» baliatzen dela salatu zuten atzo.

IRUÑEA

Iruñeako Udalak Gaztetxe Martxaren amaiera jaialdia han egitea debekatu izanak, beste behin, Udal agintarien «jarrera errepresiboa eta gazteriaren kontrakoa» agerian utzi duela salatu zuten atzo Iruñean eginiko agerraldian. Debekua «aitzakia faltsu eta baliogabeetan» oinarritzen dela salatu zuten.

Azken jaialdi hori antolatzeko lanetan sei hilabete baino gehiago daramatzaten Iruñerriko Gazte Asanbladako hainbat kidek adierazi zutenez, nahiz eta hasieran ospakizunak Alde Zaharrean egitearen inguruan «jarrera positiboa» erakutsi, hori «faltsua» zen. Hala ere, atzeragoko esperientziak ikusita, plan alternatiboak bilatzeari ekin zioten, eta horrela lortu dute «esku hutsik» ez geratzea.

Arrazoia, IFZak ez zuela balio

Ekitaldi guztiak debekatzeko Iruñeko udal agintariek erabilitako argudioa izan zen, baimena eskatu zuen kolektiboaren, Barañaingo Gazte Asanbladaren, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiak, «ez zuela balio», haren lan esparrua Barañainera mugatzen baitzen. Hori «aitzakia hutsa» dela salatu ostean, Iruñeako beste kolektibo baten IFZa aurkeztu zutela esan zuten. «Denbora falta zela-eta, ezinezkoa» zela dokumentazio guztia berregitea esan zuten.

Horrek udal agintariak «hipokrita hutsak» direla salatzera bultzatu ditu Iruñerriko gazte hauek: «Argi adierazi beharrean herri ekimeniak onartzen ez dituzten faxistak direla, mareatu egiten gaituzte jartzen dizkiguten aitzakia faltsu eta baliogabeekin», salatu zuten atzoko agerraldian.

Hala ere, jaiaren hasierako egitaraua oso-osorik gordeko dela esan zuten antolaketa lanetan dihardutenek. «Aldaketa bakarra Burlatan egingo dela izango da», gaineratu zuten. Bertan, «gaztetxe eta gazte asanbladen izaera adieraziko duten» bost gune bereizi ­gehi gaztetxea­ prestatuko dituzte, bakoitzean eta hainbat jarduera ezberdinak garatuko dira: autogestioa, gazteria, okupazioa, aisia eta astia, eta txikientzako beste bat.



Groseko gaztetxe egitasmoa bertan behera utzi du Poliziak
GARA

DONOSTIA

Donostiako Gros auzoko gazteek ia lortzeaz bat galdu zuten lokal autogestionatua izateko aspaldiko aukera bakarrenetakoa. Hango gazte asanbladak sei urte daramatza lanean auzoko gazteentzat, baita bizilagun guztientzako ekimenak antolatu eta prestatzen ere. Hala ere, hasiera-hasieratik lokal autogestionatua izateko nahiak ase gabe dirau.

Aurreko urteetan, auzo elkartea, kultur etxea, tabernaren bat eta abar baliatu ohi zituzten topaleku modura. Era berean, udaletxeko ordezkariekin izandako elkarrizketek ere ez dute fruiturik eman. «Oztopoak besterik ez dizkigute jarri», salatu dute. Beraz, okupazioaren irtenbidea baino ez zitzaien geratzen. Iragan asteazkenean, Gaztetxe Martxa Donostiatik igarotzen zela aprobetxatuz, «urte luzez hutsik eta usteltzen» zegoen Groseko lokal batean sartu ziren.

Halabaina, Martxarekin aurrera jarraitu bezain laster, Poliziak lokala itxi egin zien. Horren aurrean, Groseko Gazte Asanbladak hauxe adierazi du: «Borrokan jarraitzeko asmo bizia daukagu, lokalak hustu baititzakete, baina inoiz ezingo gaituzte isildu. Egoera hau, eta oro har, Udalaren jarrera, bai Groseko, baita gainerako auzoetako gazteekikoa, salatzeko manifestazioa antolatu dute datorren maiatzaren 6rako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Montejurra, 30 de años de impunidad sobre la matanza con más testigos
Mundua
Prodi araña las dos presidencias del Parlamento y Berlusconi capitula al fin
Kirolak
Poco punto para tantas oportunidades
Kirolak
Biarritzek ez du Avironekin inongo gupidarik izan
Euskal Herria
«El foro multipartito se constituirá posiblemente después del verano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea