Emaztea jipoitu eta iraintzeagatikatxilotu dute
ERRENTERIA
Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Errenterian emaztea erasotu eta iraintzeagatik. Gertakaria herriko merkataritza zentro baten ondoan izan zen.
Arratsaldeko hirurak aldera, norbaitek ertzainei deitu zien gertatutakoa azaltzeko, eta hara hurbildu zirenean, inguruak miatu behar izan zituzten, erasotzaileak Opel Astra batean alde egin zuelako. Autoa Oiartzunen geldiarazi zuten, eta gidaria identifikatu ondoren, gizonezkoak bere emakumea iraindu eta jipoitu zuela onartu zuen. Emakumea herriko anbulatoriora eraman behar izan zuten.
|