GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-05
Igerabideren «Hauts bihurtu zineten» hautatu dute Beterriko Liburu

ADUNA

Juan Kruz Igerabide idazlearen ‘‘Hauts bihurtu zineten’’ (Alberdania) lanarentzat izan da 2005eko Berterriko Liburua literatur aipamena.

Urtero, epaimahai orokor batek eta beste hainbat irakurlek ematen dute botoa Beterriko Liburua aukeratzeko. Hirurogei kidek osatzen dute urtean zehar liburuen iruzkinak egin eta izendapenerako botoa ematen duen epaimahai orokorra. Beterri-Ariztondo bailarakoak dira kide gehienak. Aurten iaz baino proposamen gehiago jaso dira, 43 boto guztira.

Epaimahaikoen aburuz, Juan Kruz Igerabidek «ondo baino hobeto harilkatu ditu» ‘‘Hauts bihurtu zineten’’ liburuko protagonisten nortasunak, pentsakerak eta bizipenak. «Pertsonaien izaera ondo taxutua gailentzen da, baita euren arteko harreman sarea ere», nabarmendu dute.

«Goxoa eta lasaigarria»

Irakurketa atsegina eskaintzeagatik txalotu dute nobela. «Hizkuntza goxoa darabil, txukuna eta zaindua. Hitz-joko ugari tartekatu du eta elkarrizketetan, naturaltasunaren xarma gailentzen da», esan dute. Obrak Frankismo garaiko eta ondorengo urteetako egoera sozio-politikoaren «hausnarketa sendoa» ematen du, eta hori ere kontuan hartu dute. Gainera, liburuan zehar, «modu orekatuan» mantendu du «tonu goxoa, lasaigarria».

JuanKruz Igerabiderentzat berri pozgarria izan da izendapen hori jaso izana, ‘‘Hauts bihurtu zineten’’ lanarekin eskuratu duen lehen saria da, gainera. Berezia ere bada, egilea Adunan sortua delako. «Horrek sentimentalismo toke bat ematen dio», aitortu dioGARAri. «Beti oso literatura minoritarioa egin izan dut, poesia, aforismoak. Irakurleen aldetik halako errekonozimendu bat jasotzea nolabaiteko sorpresa da», aipatu du. Liburua ezagutarazteko orduan, gainera, lagungarri izango zaiola uste du.

Irakurketak irakurketa, obrak gordetzen du berea: «Garai batean bizi izandako jendearen bizipenen irakurketa dago ­azaldu du­, irakurketa partziala, jakina.Ez dago azterketa historiko orokor bat egiteko asmorik, baizik eta esperientzia batzuk egoera batean kontatzeko asmoa».

Lehian ziren gainerako tituluak ezezagun zituen irabazleak saria jaso aurretik. UnaiElorriagaren ‘Vredaman’’ eta Iñaki Segurolaren ‘‘Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo’’ izan dira Igerabideren ostean irakurleengandik botorik gehien jaso dutenak.

Igerabideren iritziz, «meritu handia» da Beterriko Liburua literatur aipamenarena. Uste du gerora begira horrelako ekimenak «etorkizuneko formula interesgarriak» direla, pretentzio handirik gabe, baina sendo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea