Mendebaldeko euskarari buruz arituko dira Bilbon
BILBO
‘‘Mendebaldetik 10 urtegarrenean’’ jardunaldiak egingo dituzte Bilbon, gaur eta bihar, Batzar Nagusien Aretoan. Mendebaldeko hizkera aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskara bera indartzea da bilera horren xedea.
‘‘Bizkaieraren ikuspegi aldaketa’’ izango da gaurko hasierako ekitaldiaren aztergai nagusia. Jesus Mari Txurruka arituko da moderatzaile. Jacinto Iturbek gida- tuko du ‘‘Bizkaiera hezkuntzan:gaur eta bihar’’ gaiaren inguruan hausnarketa.
Bihar, ‘‘Literatura: euskalkien ekarpena’’ri buruz mintzatzen hasiko dute eguna parte-hartzaileek, Kepa Altonagaren laguntzaz.
Aurtengo batzarrari amaiera emateko, ‘‘Norantza doa bizkaiera?’’ izenburupeko mahai ingurua izango da, eta Esti Amorrortu izango da moderatzaile. Gotzon Loberak ‘‘Bizkaieraren etorkizuna’’z berba egingo du; ‘‘Bizkai euskeraren arnasa- guneak’’ izango ditu hizpide, berriz, Eguzkik. ‘‘Bizkai euskararen nondik norakoak’’ aztertuko ditu Idoia Altzibarrek. ‘‘Mendebaldeko euskalkia, edo geuk edo ińok ez’’ izango da KoldoIsusiren hausnarketaren gakoa.
|