Puntako bertsolariak Santutxuko Jaialdian
BILBO
Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udalak sustatzen duten Udaberriko Bertso Saioak Jaialdiak XXII. aldia beteko du, punta-puntako bertsolariekin. Iaz askoz ikusle gehiago joan zirenez gero, Jaialdia Santutxun egingo dute aurten ere; Karmelo plazan, hain zuzen. Ikuskizunak maiatzeko larunbat guztietan izango dira, 13.00etan. Aurtengo programa atzo goizean aurkeztu zuen Iñaki Lopez Agiletak, Kultura eta Euskara Saileko zuzendariordeak, Xabier Paya bertsolari getxotarrarekin batera. Datorren zapatuan, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Xabier Amuriza arituko dira; hilaren 13an, Jokin Sorozabal, Jokin Uranga, Joxe Agirre eta Sebastian Lizaso; 20an, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Oihana Bartra eta Xabi Paya; eta 27an, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
|