GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-05
Mattin Elortza - Segiko kidea
Gaztetxe martxa, borrokaren ispilu

Apirilaren 21etik Euskal Herriko gaztetetxe eta gazte asanbladek deituriko martxa abian da, Euskal Herri osoan gazteok beste jendarte eredu bat behar dugula lau haizetara zabaltzen ari den oihua.

Ez dugu ezer berririk esaten Euskal Herriko gazteak herri zapaldu bateko sektore baztertua garela diogunean. Batetik bizi garen herrian bi estatu zapaltzaileen ukazioa, zatiketa eta inposaketa jasaten duen gatazka politikoaren jopuntu nagusia garelako gazteak. Bestetik jendarte eredu patriarkal eta kapitalistaren hatza- parrek itotzen gaituen sektore kaltetuena garelako.

Bizi garen sistema kapitalista basatiak balore ezberdinak txertatu nahi dizkigu iraunkorki, balore atzerakoiak betiere. Merkatuaren arabera diseinaturiko hezkuntza sistemak gazte akritikoak sortu eta ekonomiaren behar eta profilak dituzten gazte alienatu eta uniformeak «hezi» nahi ditu. Gure aisia kontsumora mugatzen dute, gure bizi kalitatea beharrezkoak ez ditugun produktuak erosteko ahalmena dela sinetsarazten digute, kulturaren uniformizazioa bultzatzen duteŠ

Sistema hau kontraesanez betea badago ere, bere tresna ezberdinen bitartez (medioak, hezkuntza sistemaŠ), ukatuak ditugun eskubideak arazo pertsonal eta ikuspuntu indibidual batetik ikusarazten dizkigu. Etxebizitza eskubidea, hezkuntza duin bat izateko eskubidea, genero zapalketaŠ norbanakoak ditugun eskubideak dira, baina kolektiboan borrokatu beharrekoak.

Gazteak, ahotsik gabeko gazteak, erabaki ahalmenik gabeko gazteak gara, hori bai, gure ordezkari moduan hitz egiten duenik ere bada. Egungo jendarte eredu kapitalistaren mesedetan lanean ari diren komunikabideak, instituzio ezberdinetako gazteria saileko or- dezkariekŠ gazteon benetako arazoak desitxuratu, baliogabetu eta erridikulizatzen dituzte. Arrazoirik gabeko errebeldiaren ispilu azaldu nahi gaituzte, «botiloiaren» ordu txikietan mikrofonoa aho zuloan jarriaz zenbait gazteren txorakeriak zabaltzeko eta benetako arazoak plazaratzeko Euskal Herri osoan egunero egiten diren hitzaldi, mobilizazio, ekimen, mintegi eta prentsaurrekoetako ahoak mikrofonorik gabe uzten dizkiguten bitartean.

Baina gazteok badugu zer borrokatu, gazteon gaur egungo egoeraren erantzuleak salatzeaz gain, gure eredu propioak bultzatzen jarraituz, modu kolektibo eta autogestionatuan. Kontaezinak dira emaniko pausoak eta kontaezinak ere gazte asanbleek emaniko pausoek utzi dituzten arrastoak. Herri bakoitza bere errealitatearen arabera, bere lan egiteko ereduaren arabera, bere izaera eta ikuspuntutik baina denak jendarte eredu justu baten alde, jendarte parekide eta kritiko baten alde. Txuri-beltzeko jendartearekin apurtu eta jendarte koloretsu eta anitz bat osatzeari begira.

Baina guzti hau aurrera eramateko, tresna ezberdinak aktibatu eta gestionatzea behar-beharrezkoa da. Gaztetxeak dira herri guztietan egitasmo ezberdinak aurrera eramateko behar-beharrezkoak ditugun espazio eta gune askeak. Horren jakitun bada eskuina eta, ondorioz, jasaten ari gara gaztetxeen desalojoak, mehatxuak eta erasoak indar polizialen eskutik.

Azken erasoa gaztetxe eta gazte asanbladen martxaren aurkakoa dugu, martxaren bukaera debekatu egin baitute Iruñean. Baina jakin badakite debekuen gainetik, desalojoen gainetik eta mota guztietako erasoen gainetik herri honetan beste jendarte eredu baten aldeko mugimendu sustraitu eta sendo bat badela.

Utopikoak garela entzun izan dugu askotan, gazteok buruan ditugun ideiak denborarekin sendatzen diren gaixotasunak direla, baina errealitateak ez digu hori erakusten. Gure proiektuak, buruan ditugun ametsak errealitate bihurtzen ari gara, sistemaren mekanismoei alternatibak sortzen ari gara, modu autogestionatuan, merkatuaren logikatik at dauden proiektuak, elkartasunean eta kolektibotasunean oinarritutakoak.

Hori da erasoei erantzuteko modurik eraginkorrena, gure dinamikak bultzatzea da gure aurka jotzen dutenei min gehien egiteko modua. Desalojo baten aurrean okupazioa, debeku baten aurrean jarrera intsumitua... gure eskubideak borrokatu behar ditugulako, gure utopiak errea- litate egin behar ditugulako, hori baita pertsona aske izateko modu bakarra, borrokan bizitzea. Eta debekuen aurrean ere alternatiba errealak egiten dituen gazteria delako Euskal Herrikoa, Burlatan egingo da, igandean, amaiera ekimena. Lerro hauen bidez Burlatan egingo den Gaztetxe Martxaren jaialdian parte hartzeko deia egin nahi dugu, bertan ere bestelako Euskal Herria koloretsu bat borrokaren bidez eskuratuko dugula irudikatuko baitugu. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea