GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-05
Bizkaiko Metal sektoreko patronalak deslokalizazioa irtenbidea dela esan du
·«Krisiak» ekiditeko, enpresen produkzioa kostu merkeko herrialdeetara eraman behar dela adierazi du

BILBO

Metal arloko Bizkaiko enpresen elkarteko (FVEM) ordezkari Ignacio Saenz de Gorbeak, Jose Antonio Morketegik eta Jaime Fernandezek prentsaurrekoa eman zuten atzo Bilbon sektorearen egoeraren berri emateko. Enpresek azken urteetan lehiakortasuna galdu dutela adierazi ostean, Saenz de Gorbeak egoera hori amaitzeko deslokalizazio politikak bultzatzea irtenbidea dela esan zuen. «Balio osagarri txikiko produkzioa egiten dutenek eta besteetaz ezberdintzeko gai ez direnek etorkizun zaila dute», nabarmendu zuen.

Hala, Bizkaiko enpresen produkzioa kostu merkeko herrialdeetara eramatearen alde agertu zen. Morketegik ere ideia hori babestu zuen. Hain zuzen ere, deslokalizazioaren aldeko erabakirik hartu ezean, enpresa asko «krisian» sartuko direla adierazi zuen. «Deslokalizazioa aukeratuz gero, berriz, atzerrian hazi egingo dira eta hemen, mantendu», jakinarazi zuen.

Beste alde batetik, lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, Metal sektoreko enpresen elkarteko lagunek babes handiagoa eskatu zieten administrazioei. Alde horretatik, Elkarteen Zerga delakoa jaisteko eskatu zuten, Europar Batasunean (EB) erabiltzen dituzten zifretara irits dadin, hau da, %24,4 ingurura.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea