Euskal Herriaren eskubideak ezin direla negoziatu berretsi du Erraztik
Elkarrizketaren aldeko apustua egin zuen Begoña Erraztik atzo, eta akordio politiko zabal bat lortzeko aukerak badaudela iritzi zion. Baina EAko buruak adierazi zuen elkarrizketa horietan ezin direla Euskal Herriaren eskubideak eztabaidatu, «eskubideak ez direlako inolaz ere negoziatzen». Ondoan Daniel Turp politikari quebectarra izan zuen.
GASTEIZ
Begoña Errazti EAko lehendakariak agerraldia egin zuen atzo Gasteizen, Parti Québécoiseko diputatu Daniel Turp-ekin batera, Alkartasuna Fundazioaren aurkezpen publikoaren karietara Euskal Herrian baitago politikari quebectarra herrialde hartako prozesuaren ereduaren berri emateko.
Prentsaurrekoan, egungo egoera politikoaren gainean aritu zen Errazti, eta nabarmendu zuen elkarrizketak eta akordioen bilaketak ezaugarrituko dituztela heldu diren hilabeteak. Edonola ere, argi utzi zuen badagoela, haren aburuz, auzi bat negoziazio horietatik at geratu behar dena, «herri honen eskubideen» gainekoa, hain zuzen ere.
«Akordio zabal bat nahi dugu, aldeen arteko adostasunak lortzea, eta hori elkarrizketaren bitartez soilik lor daiteke, baina eskubideak ezin dira elkarrizketa eta akordio horietan sartu», aipatu zuen EAko buruak, haren iritzirako, Euskal Herriaren eskubideak ez direlako «inolaz ere negoziatzen», «berez» existitzen baitira.
Herri hau, «erronka handien aurrean» dagoela ere esan zuen Erraztik, eta, besteren artean, bakea eta «normalizazio politikoa» lortzea aipatu zituen erronka horien adibide legez.
Ildo horretan, adierazi zuen datozen garaietan bakegintza «funtsezko gaia» izango dela, baina baita «eskubideen itzultzea ere», eta, horrekin batera, «bizikidetza normalizatua» lortzea. Horretarako, honakoa beharrezkotzat jo zuen: «Euskal nazioa errealitate bat dela aitortzea eta erabakitzeko eskubidea dugula onartzea».
Parti Québécoiseko ordezkaria ondoan zuela, EAko lehendakariak Kanadako instituzioek eta Estatu espainolak eta frantsesak izandako jarrerak alderatu zituen, eta, ildo horretan, Kanadako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia nabarmendu zuen. Izan ere, nahiz eta herrialde hartako legediak ez duen kontuan hartzen estatu independente bat sortzeko aukera, auzitegi horrek, quebectarren nahia aintzat hartuz, onar- tu zuen Kanadako agintariak behartuta daudela Quebece- ko ordezkariekin negoziatzera eta auzi horretan soluzio bat bilatzera.
«Oso gauza demokratikoa da, eta Estatu espainol eta frantsesarentzat eredugarri izan beharko luke», adierazi zuen.
«Gurea bezalako nazioek dagokien lekua nahi dute nazioartean»
GASTEIZ
Euskal Herrian izateagatik pozik zegoen Daniel Turp politikari quebectarra, eta eskerrak eman zizkion EAri gonbidapenagatik. Bi alderdiak «independentziazale eta sozialdemokratak» direla nabarmendu zuen, herri honek bizi duen egoeraren hariari heldu aurretik.
Haren iritziz, Euskal Herria «historiako garai berri bat ari da bizitzen», non «normalizazio politikorako benetazko borondatea» dagoen. Bere herriak bezala, munduko beste hainbat herrialdek «munduan beren lekua» bilatzen dutela gogora ekarri zuen, eta bi arrazoi aipatu zituen independentzia nahi izateko.
Alde batetik, salatu zuen herri horiek beren menpean dituzten estatuek ez dutela onartzen «nazio bat izateko eskubidea», eta horri aurre egiteko bide bakarra independentzia eskuratzea dela azaldu zuen.
Bestetik, edozein herrialdek aurrera egiteko eskuduntzak behar dituela adierazi zuen; hizkuntzan, kul- turan, ekonomian edo zerga kontuetan. «Eskuduntza horiek ukatzen zaizkigunean, independentzia aldarrikatzea besterik ez zaigu geratzen», esan zuen.
Horrekin batera, nabarmendu zuen herri horiek guztiek nahi dutela beren lekua izan «nazioartean eta nazioarteko erakundeetan», eta gaineratu zuen horretarako independentzia eskuratzea ezinbestekoa dutela.
«Aceptar el futuro que un pueblo quiere para sí es la base de la democracia»
Daniel TURP
| Diputado del Parti Québécois
Diputado del Parti Québécois y profesor universitario, Daniel Turp está en Euskal Herria para explicar los pormenores del proceso vivido en su país. Destaca que la base de la solución está en el respeto a la decisión de los pueblos. ¿Cómo se ve desde Québec la actual
situación política de este país? Es importante, para un quebequés y para todo el mundo, interesarse por lo que está sucediendo aquí. Creo que tras el anuncio de alto el fuego por parte de ETA hay buenas perspectivas para el País Vasco, ya que hay muchísima gente en el mundo y también en Québec, como mi partido, que creen que la violencia no sirve para avanzar. Nosotros estamos convencidos de que vamos a alcanzar la independencia por vías democráticas, y espero que el pueblo vasco también lo haga. ¿Qué papel cree que la comunidad
internacional puede jugar en este proceso? Creo que son los vascos los que deben asegurar la consecución de la paz en su propio país. Hay muchas organizaciones en este país, políticas y de la vida social, que pueden hacer avanzar el proceso. Sin descartar la importancia que puede tener la aportación de las organizaciones internacionales, creo que el proceso de paz va a avanzar con el diálogo entre vascos. Usted ha censurado la actitud de los
estados que no respetan los derechos civiles y políticos, los individuales y los
colectivos. ¿Conoce la actuación de los estados español y francés en este
sentido? Creo que cuando no se reconocen las naciones de un estado, como la nación vasca, la nación catalana, la gallega... eso implica un no respeto de la voluntad de la ciudadanía de ser una nación y de la existencia misma de esas naciones, y eso ya es un problema. ¿Considera que la clave para la superación
de este tipo de conflictos pasa por el reconocimiento del derecho a decidir de
los pueblos? Sí. El dictamen de nuestra Corte Suprema se basa en un
principio básico de libertad democrática, y ese dictamen debería tener un
alcance mundial, porque ésa es la base de la democracia:aceptar el futuro que
un pueblo quiere para sí. La decisión de un pueblo tiene que ser respetada. -
|