GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-05
«Guztiak dira jangarriak; batzuk behin bakarrik»
Itxura ederrekoak eta usain hobeagokoak izan arren, perretxiko hainbatek «maltzurkeria» ederrak egiten dituzten. Hori dela-eta, zuhurtzia handia izatea eta kaltegarriak diren espezieak ezagutzea ezinbestekoa da. Aurrerantzean errazagoa izango da Pedro Arrillagak eta Xabier Laskibarrek idatzi eta Aranzadik argitara eman duen «Perretxiko toxikoak eta intoxikazioak» liburuari esker.

Ezin uka Euskal Herrian perretxikotarako afizio handia dagoenik. Orduak eta orduak igarotzen dituzte askok perretxiko sorta eder bat biltze aldera mendian; mahai inguruan eta lehenek jasotakoekin garatzen dute beste batzuk, berriz, beren perretxikozaletasuna. Modu batean edo bestean, jasotako guztia jaterik ez dela jakitea garrantzitsua da, itxurak edota usainak horretarako tentazioa ematen badu ere. Adibide da Entoloma Lividum edota euskaraz «azpiarrosa maltzurra» izenez ezaguna den perretxikoaren kasua. Udazkenean atera ohi da, ugari gainera, eta usain eta itxura ederrekoa da. Horiek guztiak medio, azken urteetan gertatu diren intoxikatze kasu gehienen eragile da. Ezaguna da Amanita phalloides arriskutsuak hainbatek hain gogoko duten gibelurdinarekin duen antzekotasuna ere, batik bat, mendira joan eta labanaz ebakitzen denean, Amanita phalloidesek bereizgarri duen erraboila ebakitzen baitzaio horrela.

Antzekotasun horiek, perretxiko toxikoen zerrenda eta argazkiak, eragin ditzaketen sintomak, hartu beharreko tratamenduak... Horiek guztiak eta gehiago batu dituzte Aranzadi zientzia elkarteak argitara eman duen «Perretxiko toxikoak eta intoxikazioak» liburuan mikologian aditu diren Pedro Arrillagak eta Xabier Laskibarrek. Perretxiko biltzaileei ez ezik, larrialdietan lan egiten duten medikuei nahiz gainerako langileei erabilgarri izango zaie egileen iritziz.

Euren esanetan, gero eta urriagoak dira perretxekoengatik intoxikazio kasuak, hein handi batean egun perretxikozaleak errespetuz eta «ezagutza handiarekin» abiatzen direlako mendira. Hala ere, zenbaitetan kontu handia izan behar dela gogorarazi zuten, ustez kaltegarriak ez diren perretxikoak, ondo prestatu ez, edota gehiegi janez gero, kaltegarriak izan baitaitezke, «hiltzeraino».

Liburuaren egileek gogorarazi zutenez, perretxiko toxikoak jandako jendeak hiltzeko duen arriskua murriztu egin da. Orain 50 urte Amanita phalloides jaten zuten pertsonen artean %30ek bizia galtzen zuten, egun arriskua %5era murriztu da, eta kasu gehienetan beranduegi kontsulta egin delako gertatzen da, gainera. «Euskal herrian azken urteetan ez da hildakorik izan», zehaztu zuten. Hala ere, ezin ahaztu orain bost urte Amanita phalloides jan ostean pozoitu ziren bost gipuzkoarren kasuak.

Diagnosietan eta tratamenduetan asko aurreratu dela jakinarazi zuten. Liburuan parte hartu duen Jesus Aviles medikuak ere gauza bera nabarmendu zuen, eta alde horretatik mikologia elkarteekin elkarlanean egiten duten lana garrantzitsua eta erabilgarria dela zehaztu zuen.

Arazoa, kasu askotan, perretxikoak jan ostean sintomak berehala sumatzen ez direnean gertatzen da. «Kasu batzuetan egunetara sentitzen dira, eta ondoeza zerk eragin duen jakitea zaila izaten da», azaldu zuen Arrillagak.

Laskibarrek, bere aldetik, edozein perretxiko jaterakoan, «ona denean ere», hainbat neurri hartzea gomendatu zuen: «Perretxikoak jasotzean ez labanarik erabili; zumezko saski batera bildu; kantitate txikiak jan eta gauean baino egunez egokiago...». Nondik datozen jakitea ere garrantzitsua dela azaldu zuen. «Egun merkatuetan Europa ekialdetik ekarritako perretxikoak izaten dira, nola jakin ez direla Chernobilen laino toxikoak kaltetu zuen eremutik datozenak?». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos ańos la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea