GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-05
Sharonen egitasmoa defendatu du Olmertek Parlamentuan, mehatxu arrazisten artean
Ariel Sharonek sortu zuen Kadima alderdiko Ehud Olmert lehen ministroak atzo aurkeztu zuen Israelgo Parlamentuan Zisjordaniako zenbait puntutatik alde egiteko egitasmoa. �Defendatzeko moduko muga� ezarri nahi du Sharonen oinordekoak, eta horretarako ez du beharrezkotzat jotzen palestinarrekin negoziatzea. Begiraleek salatzen dute �egitasmo arrazista� dela Israelgo Gobernuak abian jarriko duena. Atzo, Israel Beitenu taldeko Avigdor Lieberman diputatuak Hamaseko ordezkariekin elkartu diren parlamentariak hiltzeko eskatu zuen: mehatxu arrazista arrazakeriaren tenpluan.

JERUSALEM

Avigdor Lieberman eskuin muturreko parlamentaria da Israelgo pasaportea duten palestinarren etsairik amorratuena. Orain hilabete pasatxo Lurraren Eguna ospatu zutenean, Israel Beitenuko buruaren aurkako mezu ugari entzun ahal izan zen. Atzo, Parlamentuan, betiko ildoari eutsi zion.

�Haaretz� egunkariak jaso zituen Liebermanen hitzak. �Bigarren Mundu Gerra Nurembergeko epaiketekin bukatu zen, eta nazien buruen exekuzioarekin ­adierazi zuen Gobernutik kanpo geratu den alderdiko diputatuak­. Haiei laguntza eman zietenak ere exekutatu zituzten. Etxe honetan dauzkagun kolaborazionistekin gauza bera egitea espero dut�.

Sharonen egitasmo �arrazista� aztertu behar zen saioan, Liebermanen �arrazakeria� salatu zuten beste diputatu batzuek. Horixe egin zuen Raleb Majadele laboristak. Baina erantzunik gogorrena Ahmed Tibi Raam-Taal taldeko parlamentari palestinarrak eskaini zuen: �Adierazpen arrazista horiek faxismoa bere bizimodu eta arrazakeria lanerako tresna bihurtu dituen gizonak egin ditu�. Beste diputatu palestinar batek, Ibrahim Tzartzurek, salaketa aurkeztu zuen Parlamentuko batzorde batean.

Giro horretan aurkeztu zuen Ehud Olmertek egitasmoa. Haren lehen esaldia oso esanguratsua da: �Israelen juduen gehiengo sendoari eutsi behar diogu�, esan zuen, Zisjordaniako kolonia batzuk hustu egin behar direla adierazi nahian. Operazio hori egiteko prest omen dago lehen ministroa Mahmud Abbas Abu Mazen palestinar presidentearekin negoziatzeko, baina inolaz ere ez Ismail Haniyehren Exekutiboarekin, �terroristek zuzentzen duten Gobernu batekin�. Hori bai, Olmertek berehala zera gaineratu zuen: �PAN Palestinar Aginte Nazionalak bere eginbeharrak betetzen ez baditu eta ikusten badugu denbora agortzen ari dela, akordioaren zain egon gabe ezarriko ditugu defendatzeko moduko mugak�.

Inork ez du zalantzan jarri ideia, baina lehen ministroak badaezpada esan zuen Israelen eta AEBen arteko aliantza indartzen saiatuko dela. Gainera, �Europar Batasuneko herrialdeekin elkarrizketa sakondu� nahi du Ehud Olmertek. Iran aipatu gabe ezin utzi. Olmertek laguntza eskatu zuen Teheranen asmo nuklearrei aurre egiteko. Eta kasu honetan bederen, oposizioko buruaren sostengua izan zuen. Benjamin Netanyahu Likudeko buruak eskatu zion Olmerti lehentasuna �Irango mehatxu nuklearrari� emateko, haren ustez nazioarteko komunitateak �ez baitu gauza handirik egingo�.

Edonola ere, Netanyahuren iritziz, Gobernua oker dabil eta Likudek argi dauka oposizio lana egin behar duela. PANekin negoziatu gabe Zisjordaniako kolonia batzuk hustuz gero, �terroristak indartuko dira, ez Israel�, lehen ministro ohiaren iritziz. Kadima alderdiak eratu duen gobernu koalizioak dauzkan egitasmo ekonomikoak ere salatu zituen Netanyahuk.

Emakume bat presidente

Ehud Olmerten eta Benjamin Netanyahuren hitzaldien aurretik, Israelgo parlamentariek aho batez Kadimako Dalia Itzik aukeratu zuten Parlamentuko presidente kargurako, hori lortu duen lehen emakumea.



Mosc� transfiere diez millones de d�lares a la ANP
Rusia anunci� ayer la transferencia de diez millones de d�lares con destino a la ANP. �Se ha tenido en cuenta el agravamiento de las condiciones sociales, econ�micas y humanitarias en los territorios palestinos�, se�ala el Ministerio de Exteriores. Rusia se convierte as� en el �nico pa�s del Cuarteto, el grupo �mediador� que tambi�n incluye a EEUU, la UE y la ONU, que ha concedido ayuda a la ANP desde la llegada al poder de Hamas. -



65 votos a favor y 49 en contra del Gobierno de coalici�n

JERUSALEN

El Parlamento israel�, la Knesset, aprob� el Gobierno de coalici�n del primer ministro, Ehud Olmert, con 65 votos a favor, 49 en contra y 6 ausencias o abstenciones (el Legislativo no diferencia y una forma de abstenerse es abandonar el pleno). El gabinete est� formado por 25 ministros de Kadima, del Partido Laborista, del partido ortodoxo Shas y del Partido de los Jubilados. Inmediatamente despu�s de la votaci�n, los miembros de la coalici�n juraron su cargo ante la C�mara.

Entre los ministros estrella del nuevo Ejecutivo destaca la que ser� primera viceprimera ministra y titular de Exteriores, Tzipi Livni, abogada de profesi�n y ex funcionaria del Mossad. De 47 a�os, fue considerada la protegida de Ariel Sharon en la anterior legislatura y apoy� desde el primer momento el plan de evacuaci�n de la franja de Gaza.

Otro de los nombramientos destacables es el del veterano Simon Peres, de 82 a�os, ex primer ministro laborista y ahora miembro de Kadima, como segundo viceprimer ministro y responsable de Desarrollo Regional.

El l�der del Partido Laborista, el sindicalista Amir Peretz, ostentar� la cartera de Defensa. El ministro saliente de Defensa, Shaul Mofaz, es el gran perjudicado en el reparto de carteras, pues asume Transportes y el cargo de tercer viceprimer ministro.

Ehud Olmert jurar� como primer ministro el pr�ximo domingo, cuatro meses despu�s de asumir interinamente el cargo tras el infarto cerebral sufrido por Ariel Sharon.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos �ticos y partidistas para distanciar acuerdos pol�ticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al gui�n que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
�Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo�
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos a�os la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea