- Alaves
Zaragozan irabazita baliteke maila ziurtatzea
·Realak eta Espanyolek galtzea eta Cadizek ez irabaztea beharko lukete babazorroek
GASTEIZ
Betisen aurka lortutako garaipen garrantzitsuak irribarrea eta esperantza berpiztu ditu Alaveseko zaleen artean, izan ere, orain dela apenas hiru egun Gasteiz aldean zeuden laino ilunak argitzen ari dira, eta horretarako sekulako karanbola gertatu behar den arren, igande honetan Zaragozan irabazita, datorren urtean Lehen Mailan jarraitzeko eskubidea lor dezake talde babazorroak.Ez du erraza izanen, ordea; berak irabazita ere, beste taldeen emaitzen zain egon beharko luke Alavesek, atzetik duen Cadiz eta elkarren arteko gol average-a alde duen Espanyol eta Realaren zain, alegia. Zenbakitan gehiegi murgildu gabe, Alavesen zaleek argi izan behar dutena da igande honetan maila ziurtatzea dakarren konbinazioa; betebehar nagusia Alavesek Zaragozan irabaztea da, hemendik aurrera, Cadizek ez dezala Getafen daukan partida irabazi, eta Realak etxean Celtaren aurka eta Espanyolek Bartzelona txapeldunaren etxean dituzten partidak galtzea. Izan ere, gipuzkoarrek eta kataluniarrek elkarren aurka jokatu behar dute azken jardunaldia, eta bi taldeekin gol average-an aurretik doazenez, Espanyolen aurkakoa berdinduta (1-1 Gasteizen eta 0-0 Bartzelonan) dauka, baina orokorrean hiru goleko aldea dauka oraintxe, eta Realaren aurka alde du (Donostian 2-1 galdu eta Gasteizen 3-1 irabazita). Bi horietako batentzat litzateke jaitsiera postuetako bat ziur.
Lehentasuna, Romareda Hala ere, baldintza horiek guztiak arratsalde berean betetzea nahikoa zaila izango da; izan ere, Donostian agertuko den Celtak UEFA ia ziurtaturik dauka Deportivo bost puntura dauka eta Txapeldunen Ligarako aukerak ere urriak ditu Osasuna bost puntura dauka Lehen Mailara itzuli den urtean, eta Espanyolek ere Bartzelona txapeldunak izan dezakeen bestondotik etekina ateratzea ez litzateke oso harritzekoa. Beraz, Alavesek Zaragozaren aurkako partidan izan beharra dauka burua, irabazi ezkero, azkeneko jardunaldian Deportivoren aurka Mendizorrotzan mailari eusteko aukera izatea nahi badu.Teorian, honek dirudi Zaragozaren aurka jokatzeko unerik onena; izan ere, Kopako finala galdu zuenetik, jokatutako lau partidatik hiru galdu egin ditu Cadizen aurka 1-2, Celtaren aurka 4-0, eta Athleticen aurka 1-0 eta beste bat berdindu Espanyolen aurka 1-1. Hala ere, Zaragozak lan handiak eman zizkion asteazkenean Athletici, eta baditu partida horretan dena emateko arrazoiak; alde batetik, etxean jokatuko duten azken partida izango da. Bestetik, kontuan izan behar da zaleek ez diotela estima handiegirik Alavesi, eta, bereziki, ia sei dira babazorroei irabazteagatik gainsariren bat emateko prest egongo diren taldeak.
Gaspar apuesta por mantener la misma intensidad
GASTEIZ Además de la simbiosis con una grada volcada y la falta de injerencias desde el banquillo, la intensidad y las ganas de la plantilla de sacar el partido del miércoles fue una de las claves en el choque ante el Betis. Tan evidente fue el cambio experimentado desde el partido de Mestalla que Gaspar declaró ayer que mantener esa misma línea será la clave para poder ganar en Zaragoza. El defensa cordobés abogó ayer en sala de prensa por jugar en La Romareda «con la misma actitud e intensidad» que se vio ante el Betis el miércoles en Mendizorrotza. «Seguro que si el domingo ponemos sobre el terreno de juego del Zaragoza las mismas ganas que en el choque contra el equipo bético, podemos sacar algo positivo de allí», sostuvo el zaguero del equipo gasteiztarra. Gaspar entiende que la clave para el buen partido disputado ante los de Lorenzo Serra Ferrer radicó «en la mentalización de toda la plantilla», tras la derrota encajada cuatro días antes en Valencia por un abultado 3-0. «Desterrar miedos» «Nos dimos cuenta de que jugando como lo hicimos el otro día en Mestalla no íbamos a ningún lado, por lo que había que desterrar ese pesimismo y esas pocas ganas a la hora de saltar al campo de juego para poder salir del atolladero y sacar esto adelante», explicó el defensor albiazul. Con las magníficas sensaciones que dejó el partido ante el Betis, el zaguero cordobés se mostró muy confiado en las opciones de permanencia. «Hay plantilla suficiente, buena y con calidad como para saber jugar al fútbol y llevarse los dos partidos que restan hasta el final del torneo de Liga», apuntó un Gaspar que se mostró muy agradecido a la afición.
|