GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-05
- Herrien arteko III. Euskal Joko Topaketak
Aurten ere hamasei taldek hartuko dute parte Arabako kanporaketan
·Baigorrin jokatutako lehen jaialdian «Xiberua»k eta «Baigorri»k lortu zuten sailkatzea

DONOSTIA

Hamasei talde arituko dira lehian, bihar arratsaldeko bostetatik aurrera, Gasteizko Matxete plazan jokatuko den III. Herrien arteko Euskal Joko Topaketen Arabako kanporaketan. Iaz, parte-hartze oparoena herrialde horrek izan zuen eta aurten talde kopurua berdintzea lortu dute antolatzaileek. Arabak duen biztanle kopurua kontuan hartuta sekulako arrakasta ezbairik gabe.

Gasteizko bertako taldeez gain, Kanpezu, Arabar Errioxa, Lautada, Aiara edota Zuia bailaretako koadrilak ere ordezkatuta egongo dira larunbateko jaialdian. «Muga itxia ez bada ere, hamasei talde baino gehiagok parte hartzea arazoa litzateke antolakuntza lanetarako. Horregatik, oso pozik gaude izan dugun erantzuna bikaina izan delako. Lehen urtean hamahiru taldek hartu zuten parte, iaz hamaseik, eta aurten kopuru horri eustea lortu dugu. Joera oso ona da, euskalgintzak Araban zailtasun eta oztopo ugari duelako batez ere», esan du harro Roberto Acebes Xiba proiektuko kideak.

Eguraldi txarra eginez gero, kanporaketa Alde Zaharreko Campillo kiroldegian jokatuko dute eta, ondoren, ohiko afaria egingo dute talde guztiek. Iaz talde oso indartsuak osatu zituzten Araban, baina Roberto Acebesek nahiago du denen lana nabarmendu. «Esan dezagun talde batzuk festa girora hurbiltzen direla gehienbat, eta besteak lehiatzeko hobeto prestatuta iristen direla. Bada, Araban bien arteko oreka nahiko polita lortu dugula esango nuke. Gainera, aurreko bi urteetan hartutako esperientziak probak gero eta hobeto antolatzen lagunduko digu», baieztatu du Acebesek.

Arrakasta Baigorrin

Lehen topaketa Baigorrin jokatu zuten apirilaren 22an Nafarroa Behereko eta Zuberoako taldeek. Sei talde bildu ziren eta amaieran «Xiberua» eta «Baigorri» sailkatu ziren Berrizen jokatuko den finalerako. Banka, Bidarrai, Amikuze eta Oztibarrek ere hartu zuten parte, eta bitxikeria moduan zuberotarrek egin zuten Satanas dantza aipa daiteke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Imaz aduce motivos éticos y partidistas para distanciar acuerdos políticos y paz
Iritzia
Un PNV fiel al guión que escribe Zapatero
Mundua
Alerta roja de los zapatistas tras un brutal desalojo
Euskal Herria
«Euskal Herria es el laboratorio represivo europeo»
Kultura
Primavera de imagenes
Euskal Herria
Grande-Marlaska clausura por dos años la herriko taberna de Zamudio
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea