Rosa Valverderen hogei urteko obrak Izurako Haize Berri etxean
IZURA
Berezitzat jo du Rosa Valverdek Izurako Haize Berri kultur etxean maiatzaren 28ra arte ikusgai dagoen erakusketa. «Ilusioarekin egin dut», gaineratu zuen artistak gunea bera aipatzerakoan. «Haize Berrik lan asko egiten du kulturaren gainean, beraz, sustatzaileak maitagarriak iruditzen zaizkit», adierazi zuen.Horrela, Madrilgo ARCO erakusketan izan ondoren, artista Izurara joan da azken hogei urteotako bere obrak azaltzeko. «Bederen geratzen dena, asko salduak izan baitira», nabarmendu zuen. Orotara, hogei olio-pintura, hamahiru kutxa eta beste bost figura jarri ditu bertan. Eta, elizan, berriz, “Venus eta Martiz” izendaturiko instalazioa. Marixan Merkapide kultur etxeko arduradunak zera argitu zuen: «Bere obraren parte bat aurkeztu nahi izan dugu, oso gutxi ezagutua baita Iparraldean. Estilo bat baino gehiago lantzen ditu, eta, nire irudiko, bere obrek emaztearen mundu intimo batean sartzeko aukera ematen dute». Horiek horrela, artistak, hogei urteko lana azaltzeaz gain, Izurako erakusketarentzat obra berriak egin nahi izan dituela jakinarazi du. Horien artean burdina eta porespanezko pertsonaiak daude. «Azken erakusketarentzat egin nituen burdinazkoak. Oraingo honetan porespana gehitu diot», esan zuen artistak. Horrenbestez, Merkapidek kultur etxeak Uda erakusketa abiatu zuenetik arte garaikidearekin lotura handia dutela nabarmendu nahi izan zuen Rosa Valverderen erakusketa goraipatzerakoan. Eta, ekimena baliatu zuen aurtengo Udako erakusketa “Emaztea beti emaztea” gaia izanen zutela esateko.
Uda erakusketa Rosa Valverderen obrak emazte baten pintura definitzen zuela esan orduko, uda honetan, Hugues Monain laurogei urteko zizelkaria gomitatu zutela argitu zuen. Morainen obrekin, beste hamar bat artisten instalazioak izanen dira ikusgai Izura guztian.
|