P ramoedya Ananta Toer hil da, espainolez eta euskaraz Txalapartari esker ezaguna egin zen idazlea. 1925ean jaio zen Bloran, Java erdialdeko hirixka batean, Indonesian. Mundu akademikoan Pramoedya izenarekin ezaguna zen eta Pram laburdurarekin lagunartean. Maimoenah Thamrinekin ezkondua zegoen eta zortzi seme-alaben aita zen. Holanda, Japon, Australia, Suedia, AEB, Suitza eta Ingalaterrako Pen Klubetako ohorezko kide zen. Adierazpen Askatasunaren Aldeko Fundazioaren (1989) Holandako Stiching Wertheim (1995) eta Filipinetako Ramon Magsasay (1995) sariak jaso zituen. 1999an Michiganeko (AEB) Unibertsitateko Honoris Causa Doktore izendatu zuten.Bigarren Mundu Gerran Askapen Nazionalerako Armada Iraultzaileko kide izan zen, okupazio japoniarraren kontra borrokatuz. Guda amaitu ostean, holandarrek atxilotu zuten eta torturatua eta kartzelatua izan zen. Bere protestengatik eta idazki antikolonialistengatik Indonesiak izan dituen bi diktadoreek Sukarno eta Suharto kartzelara bidali zuten.
Pramoedyak bahasa hizkuntzan idazten zuen, artxipielagoak dituen 13.367 irlak batzen dituen hizkuntzan, alegia. Bere lanak hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuliak izan diren arren, egun debekatuak diraute bere herrian. Bertan idazlea kartzela eta etxe barruko arrastatzean bizi izan zen 1965etik 1998 urtera bitartean. 1998an, azkenean, AEBetan zehar bira literario bat egin ahal izan zuen.
Urteetan zehar Pramoedya Indonesiaren askatasunaren aldeko ikur izan da. 1977an Amnesty Internationalek bere urteko txostenean aipatzen zuen: «Pramoedya Ananta Toer eleberri eta entseguen egilea da, askoren ustez, bere belaunaldiko idazle indonesiarrik onena. Bere liburuetatik ateratako hitz-multzo batzuk ikasketa liburuen parte dira egun ere Indonesian. 1965ean bizi osoko kartzela zigorra ezarri zioten. Arrastatze honetan papera eta boligrafoa ukatzen zaizkio».
Pramoedya Ananta Toer «Indonesiako Nelson Mandela» bezala ezagutua izan zen. 1978az geroztik etengabe proposatu zuten Nobel sariduna izateko. Hil diren idazle askok miresten zuten, hala nola Jean Paul Sartre edo Louis Aragon, zeintzuek papera eta boligrafoak bidaltzen zizkioten kartzelara idazten jarrai zezan. Bere lanek pentsaezinezko arrakasta izan dute Indonesiatik kanpo. Berak sortutako pertsonaia eta heroiak egunero bizitza den erronkari eutsi nahi dioten pertsona sinpleak dira, hortik beren arrakasta. Pramoedya mundua aldatzeko literaturan sinesten zuten idazleetako bat zen. Berak aitortu zuenez, idazle errealistek eta naturalistek eragin handia izan zuten bere prestakuntzan. Hala, bada, Saint-Exupery, Tolstoi, Gorki, SteinbeckŠ itzuli zituen bahasara.
Txalaparta argitaletxeak bere liburuetatik sei itzuli zituen: “Buruko laukotea” izenarekin ezaguna den bere tetralogia (“Tierra humana”, “Hijo de todos los pueblos”, “Hacia el mañana” eta “La casa de cristal”), hala nola “Canción triste de un mudo”, bere kartzelatzearen kontakizun latza. Halaber, euskaraz “Iheskaria” liburua argitaratu zuen.
Bere gaitasun eztabaidaezina istorioak kontatzearena izan da: istorioak era sinple eta umil batean kontatzeko gaitasuna. Bere istorioak gizatiarrak dira, kultura guztienak diren elementuak dituzte beren baitan.
Pramoedyak eman digun mundua konpromisoz betetako mundu bat da; injustiziaren alde jazartzen den mundu bat; ahulenengatik samurtasuna sentitzen duen mundu bat. Ez zuen imajinatzen elkartasunean oinarrituta ez dagoen mundu bat. Bere pertsonaiak hurkoei fidelak dira.
Bere istorioak nahastu egiten dira, itsasora doan ibai gizatiar baten urak bezala. Bata bestearen atzetik gorpuzten dira eta desagertzear daudenean beste batek irensten ditu. Bere bizitza bera bezala. -