GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-07
Gizarte Foroa, Europa pribatizatzearen aurka
·gaur amaituko da atenasko edizioa, europako gizarte mugimenduek egingo duten batzarrarekin

Milaka lagun elkartu ziren atzo Atenasen Europako Gizarte Foroak antolatutako manifestazio erraldoian esku hartzeko. Irakeko okupazioaren eta gerraren aurkako mezuak izan ziren nagusi mobilizazioan, baina egunotan Greziako hiriburuan egin diren bilera, batzar eta mintegietan beste gai bat nagusitu da: Europaren pribatizazioa eta horri aurre egiteko hartu beharreko neurriak. Multinazionalak eta Latinoamerika ere askotan aipatu dira.

ATENAS

Ikasle taldeen eta sindikatuen eskutik mahairatu zen europar ugari kezkatuta dituen gaia. Europako herrialdeetan gero eta maizago entzuten da zerbitzu publikoren bat pribatizatzeko asmoa. Atenasko ekitaldietan hitz egin duten adituen arabera, gaur egungo �europar eraikuntza� multinazionalen mesederako egina dago, eta Gizarte Foroan esku hartzen dutenek badute eredu alternatiborik.

Europar Batasuna, bere Itun konstituzionala ­frantses Estatuan eta Herbehereetan egindako erreferendumetan ezezkoa jaso zuena­, hazkunde ekonomiko txikiak langileei eragin dien egoera larria eta frantses eta britainiar gobernuek egun dituzten arazoak ere aztertu dituzte Atenasen.

Baina, Europatik kanpo dagoen egoera ere mintzagai izan da Europako Gizarte Foroan egin diren ekitaldietan. Latinoamerika eta multinazionalek ­horietako batzuk europarrak­ bertan egiten dutena hizlari askoren ahotan egon ziren. Besteren artean, Coca-Cola, Nestle, Chiquita eta Kraft konpainiek daramaten politika salatu zuten, herrialde horietako baliabide naturalak bereganatzeko diseinatutakoak direlakoan. Politika horien ezaugarri nagusia, esku-hartzaileen ustez, herritarren giza eskubideak bortxatzeko joera litzateke. Kolonbian, esaterako, �Estatu terrorismoak bat egiten du multinazionalen interesekin�, bertako elkarteek salatu zutenez.

Janariak ere aipagai izan dira Atenasen, batez ere transgenikoak. Gai horien aurkako borroka Europan gero eta handiagoa dela nabarmendu da, eta Estatu espainola da produktu transgenikoak ereiteko lur gehien dauzkana. Adituek esan zutenez, europarren %80 inguru daude transgenikoen aurka, baina Monsanto bezalako konpainiek aurrera jarraitzen dute, herritarren iritziari jaramon egin gabe. �Kontsumitzaileak konbentzitzerik ez badugu, behartu egingo ditugu�, litzateke Monsantoren estrategia gauzak okertzen zaizkionean.

Arrazakeriaren aurka

Arrazakeria eta etorkinak ere askoren ahotan egon ziren. Foroa hasi baino lehen, asteazken gauean arrazakeriaren aurkako kontzertua egin zen, eta bertan etorkinek sekulako protagonismoa izan zuten. Gainera, ostiralean, etorkinen eskubideen aldeko ekintzaileek Agios Pandeleimonas izeneko Polizia-etxea hartu zuten Europan etorkinak nola tratatzen diren salatzeko. Atzo aske geratu ziren orduan atxilotutako pertsonak. Horietako batzuk Europako Parlamentuko kideak ziren.

Aipatzekoa da Atenasko Gizarte Foroa bertako erakundeen diru-laguntzarik gabe antolatu dela, aurreko edizioetan salatu izan den arazoari konponbidea emateko.



�Guerra y globalizaci�n son caras de la misma moneda�

ATENAS

Michel Renard, miembro de 57 a�os del sindicato CSC, viaj� desde B�lgica hasta Atenas para expresar su rechazo �a la guerra y a esta brutal globalizaci�n, que son caras de la misma moneda�.

Renard era uno de los manifestantes que criticaban abiertamente ante los periodistas a los cientos de personas que se desgajaron de la marcha y atacaron diversos comercios, edificios y embajadas, dando pie a unos choques con la Polic�a que a punto estuvieron de abortar la gran marcha. �Esperan a que nos reunamos miles de personas para atacar a los bancos, porque estando solos no lo har�an�, afirma Jean-Marie, militante de 35 a�os de Attac-B�lgica.

Miembros de la organizaci�n del FSE ya hab�an denunciado previamente la fuerte presi�n policial (8.000 agentes fueron desplegados ayer) y la campa�a medi�tica que pretend�a criminalizar el Foro mismo y la protesta de ayer. Lo cierto es que muchos medios s�lo infirmaban ayer de la actuaci�n de ese grupo de manifestantes. Ni una palabra sobre una marcha que reuni� a 70.000 personas, seg�n la organizaci�n.

�Contra la guerra, el neoliberalismo y el racismo�, rezaba la pancarta que abr�a la marcha, portada por miem- bros del comit� organizador. Pancartas escritas en distintos idiomas se refer�an al �Guant�namo global�, rechazaban un ataque al pueblo iran�, preguntaban a Bush y Blair ��cu�ntos ni�os hab�is matado hoy?� o se solidarizaban con el pueblo palestino. Tambi�n fue muy criticada la pol�tica econ�mica del Gobierno griego.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumir� la decisi�n de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
�Ahora est�s en las cloaclas del Estado, y aqu� la tortura campa a sus anchas�
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminaci�n de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibici�n y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados brit�nicos tras ser derribado un helic�ptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea