GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-07
«Hezkuntza-sistema marko nazionala» aldarrikatu zuten atzo Baionan
Euskal ikasleek Euskal Herrian ikasteko duten eskubideen bermea «hezkuntza-sistema marko nazionalaren egituratzetik soilik» lortzen ahal dela nabarmendu zuten atzo Ikasle Abertzaleak mugimenduko kideek Baionan egindako manifestazioan. Horretarako bost neurri zehatz planteatu zituzten.

BAIONA

Ikasle Abertzaleek bultzaturiko Euskal Herrian ikasteko eskubideari buruzko kanpaina atzo burutu zen Baionan iragandako manifestazioaren bidez. Ehun bat lagun elkartu ziren Lapurdiko hiriburuko Lauga gelatik abiatu zen desfilean.

Arratsaldeko bost eta erdietan hasiz, nagusiki ikasleak elkartu zituen manifestazioak herriko kaleak zeharkatu zituen “Euskal Herrian ikasteko eskubideen alde” lema nagusipean.

Ekitaldia Baionako San Andres plazan burutu zelarik, Ibai Agirrebarrena eta Eneko Aldana Ikasle Abertzaleak mugimenduko bi kideek hartu zuten hitza euskaraz eta frantsesez. Ikasleek gaur egun Euskal Herrian ikasteko bizi dituzten zailtasunak berriz ere agerian jarri ondoren, Ikasle Abertzaleak taldeko kideek eskubide horren bermea «hezkuntza-sistema marko nazionaletik soilik» etorriko zela nabarmendu zuten.

Helburu horretara heltzeko, izan ere, ikasle mugimenduak bost neurri nagusi planteatu zituen: muga administratiboak gainditzea, hezkuntza eskaintza guztia euskal herritar ororen zerbitzura jartzea; hizkuntza muga bilaka ez dadin hezkuntza-eskaintza guztia euskalduntzea; bereziki Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan unibertsitate eskaintza areagotzea; Unibertsitatean sartzeko hautaprobak desagerraraztea, eta, hizkuntza muga bilaka ez dadin hauta-probak desagerrarazi bidean, euskaraz egiteko eskubidea Euskal Herriko ikasle orok izatea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea