GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-07
Errenteriako 40 eragilek Udalak bere egin duen kultur politika gaitzetsi dute

ERRENTERIA

Errenteriako 12 auzo-elkartek eta 32 gizarte eragilek prentsaurrekoa eman zuten atzo Udalak aurrera daraman kultur politikaren gaineko desadostasuna plazaratzeko. Eragileok adierazi zutenaren arabera, azken urteetan arazo ugari izan dituzte ekimen sozial, kultural eta kirolezkoak aurrera eramateko, Udalak gero eta betekizun gehiago exijitzen baitizkie ekintza publikoak aurrera eraman ahal izateko eta diru-laguntzen ukapena erabatekoa izan delako.

«Kultur politika honen ezaugarri nagusia planifikazio falta izan da, batez ere aurrekontuei dagokienean, eta, gainera, herrian eragina duten eta garapen kulturalarekin zerikusia duten erabakiak hartzean ez zaigu parte hartzen utzi. Udalak gero eta oztopo gehiago jartzen dizkigu ekimenak egin ahal izateko», salatu zuten.

Eragileen ustez, aurten egoera honen okertzea bideratuko duen erabakia hartu du Udalak. Izan ere, diru-laguntzen gaineko araudi berria onartu du, Errenteriako eragile sozial eta kulturalen iritzia aintzat hartu gabe. Azken horiek honako salaketa egin zuten: «Araudi berriak orain arte nola edo hala egiten ziren ekimenak nabarmen kaltetuko ditu, eta horietako batzuen desagertzea ere ekar dezake, Alabergako kaldereroekin edo zenbait auzotako jaiekin gertatu den bezalaxe».

Desagertzea eta pribatizazioa

Errenteriako Udalaren jarrerak herriko kultur, gizarte eta kirol ekimenak desagertzea edo horien pribatizazioa ekar dezakeela uste dute eragileek, eta jartzen dituzten «trabak» gaindituko dituztela adierazi zuten: «Lanean jarraituko dugu herriaren onurarako diren ekimenak egin daitezen. Batzuk ezingo ditugu egin baliabide eskasiagatik, beste batzuk dugun aurrekontura egokitu beharko ditugu, baina argi utzi nahi dugu gure bizilagunekin batera gure auzoen eta herriaren alde egingo dugula».

Azkenik, Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritzeko prest daudela ziurtatu zuten, eta, denen artean, Oreretarentzat egokia den kultur politika egin daitekeela adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea