Soares Gamboak lekukoen txandari hasiera emango dio
·Astearte eta asteazkenean, guardia zibilen, poliziakide espainolen eta ertzainen txanda
Juan Manuel Soares Gamboa izango da, bihar hasiko den lekukoen txandan, akusazioaren eta defentsaren galderei erantzungo dien lehena. Haren ostean beste zazpi preso igaroko dira Auzitegi Nazionaletik. Asteartean eta asteazkenean, guardia zibilen, ertzainen eta poliziakide espainolen tartea.
GASTEIZ
18/98 sumarioaren epaiketaren saioek bihar jarraituko dute; bi asteko etenaldiaren ostean, lekukoei egokitzen zaie epaiketa-aretotik pasatzea. Fiskalaren lekukoak dira, hain zuzen, heldu diren egunetan akusazioaren eta defentsaren galderei erantzungo dietenak.Juan Manuel Soares Gamboa damututako presoa izango da, 10.00etatik aurrera, galdeketari aurre egingo dion lehena. Hark bukatzen duenean, beste zazpi preso igaroko dira Auzitegi Nazional espainolak Casa de Campon duen eraikinetik. Jose Luis Alvarez Santacristina, Pakito Mujika, Jose Mari Arregi, Juan Luis Agirre, Josu Arkauz, Nagore Mujika eta Jose Mari Dorronsoro dira Enrique Molina fiskalak deklaratzera deitu dituenak. Auzitegi Nazional espainolak ezarritako egutegiaren arabera, bihar bukatu beharko lukete deklaratzen, goiz eta arratsaldeko saioan. Asteartetik aurrera, berriz, Polizia espainoleko, Guardia Zibileko eta Ertzaintzako agenteak pasatuko dira epaitegitik. Orotara hamazazpi poliziakide. Polizia espainoleko zortzi kide izango dira deklaratzen le-henak, etzi goizean, eta haien ostean hiru guardia zibilek hartuko dute lekukoa. 1984ko urrian Eduardo Jimenezi deklarazio poliziala hartu zion guardia zibila, 1997an Josu Arkauzi deklarazioa hartu ziona, eta urte berean Imanol Iparragirreri hartu ziona dira fiskalak lekuko legez deitu dituenak. Asteazkenean, aldiz, auzi horretan sartuta dauden txosten polizialetako biren egileak igaroko dira epaimahaiaren aurretik, beste bi guardia zibil eta Ertzaintzako Zerbitzu Nagusietako buru Jon Iturregi Hormaetxearekin batera. Molina fiskalak uko egin dio beste hiru lekukok deklaratzeari: bi poliziakide espainol eta Prosetecnisan jarduten duen lagun bat. Fiskalaren lekukoek beren deklarazioak bukatzen dituztenean, AVT elkarteko abokatuek aukeratutako lekukoen txanda izango da, eta, haien ostean, defentsak eskatutakoena.
300 laguneko zerrenda
Epaiketa hasi zenean, 300 bat laguneko zerrenda aurkeztu zuten defentsako abokatuek, baina zehazteke dago oraindik horietatik zenbat igaroko diren azkenean epaiketa-aretotik.Guztiek bukatzean, adituen akusazioen «aditu» guztiak poliziakideak dira unea izango da, eta, ondoren, fiskalak, AVTko ordezkariak eta defentsako hamaika abokatuek beren azken argudioak aurkeztuko dituzte. Auzipetuek ere azken hitza erabil dezakete, baina hori hilabete batzuk barru izango da oraindik.
Arangurenen gaineko erabakia hartuko dute
I.B. GASTEIZ «Orain atalean» auzipetua dagoen Jose Ramon Arangurenek bihotzekoa izan zuen duela ia astebete, eta ordutik Santa Cruz de Tenerifeko ospitale batean ingresAtuta dago. Haren abokatu Alvaro Reizabalek haren egoeraren berri eman zion epaimahaiari, eta horrek, maiatzaren 4ko ebazpen batean, Tenerifeko epaitegietako auzitegi-medikuari eskatu zion iruindarraren osasun egoeraren gaineko txostena egin dezala, eta zehaztu dezala zenbat denbora beharko duen berriz ere epaiketa aretoan egoteko. Txosten horren arabera, epaileek erabakiko dute zein egoe-ratan geratzen den Aranguren eta, beraz, epaiketak aurrera jarraitu ahal duen. Izan ere, abokatuek behin eta berriz gogorarazi dutenez, auzipetuek eskubidea dute epaiketa zuzenean jarraitzeko. Eskubide hori, ordea, ez dute epaileek kontuan hartu, David Sotorekin gertatu bezala. Sotori epaiketaren DVDak emateko agindu zuten.
|