GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-07
Bai Euskarari herrietako eragileek bilera egin dute
Bai Euskarari Akordioa Herrietan egitasmoan parte hartzen duten euskalgintzako kideek bilera izan zuten atzo Agurainen esperientzia desberdinak elkarri jakitera emateko asmoarekin. Euskal Herriko lurralde guztietako 25 kide bildu ziren Arabako herri horretan, eta komunikazio, jarraipen eta eragite lanean abiatu dituzten ekimenen berri eman zuten.

AGURAIN

Bai Euskarari Akordioa Herrietan egitasmoan parte hartzen duten herrietako euskalgintzako kideek Kontseiluak antolaturiko mintegian parte hartu zuten atzo Agurainen. Bilera ho- rren helburua esperientziak trukatzea eta elkarren berri izateko aukera izatea zen, Kontseiluak jakitera eman zuenez.

Agurainen bildu ziren, euskalgintzako 25 kideren lan moldeak hobetzeko asmoarekin, eta, komunikazio, jarraipen nahiz eragite lanean abiatu dituzten ekimenen berri eman zioten elkarri.

«Bide batez, zenbait herrik martxan jarritako proiektuak azaldu dituzte eragileek, horiek gainerako herrietara hedatzeko asmoz», argitu zuten Kontseiluko ordezkariek.

Mintegiak bi zati izan zituen. Alde batetik, eragite lana aztertu zuten; hau da, kideek beren esperientziak trukatu zituzten, besteak beste, «proiektu arrakastatsuenen azalpena edo erraz egin daitezkeen egitasmoena», Kontseiluko bozeramaileek azaldu zutenez.

Lurralde guztietako ordezkariek izan zuten beren esperientzia aurkezteko parada. Arabari dagokionez, Aguraingo herriko institutuan proiektua gazteei hurbiltzeko asmoz egindako lana aipatu zuten. Gipuzkoan, berriz, Soraluzeko kideek antolatu berri duten Normalkuntza Eguna aurkeztu zuten. Horren helburua eragileek euskara eguneroko lanetan nola erabiltzen duten azaltzea da.

Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko kideek, aldiz, zozketa desberdinak izan zituzten hizpide:Bortzirietako zozketa nafarrek eta Azkaingo zozketa lapurtarrek. Azken horiek, gainera, gazteentzako marrazketa lehiaketa ere antolatu dute.

Azkenik, Bizkaia aldetik, Lea-Artibaiko eragileei banatu dioten sektorekako hiztegia aurkeztu zuten.

Mintegiaren bigarren zatian, Bai Euskarari Akordioa Herrietan egitasmoa aztertu zuten kide guztien artean. Izan ere, Kontseiluko Zuzendaritzak erabaki zuen iazko abenduan herrietan garatuko den dinamika zehatzaren plangintza euskalgintzako kideak kontuan harturik egingo zela.

Kontseiluko bazkideek eta herrietako euskalgintzako kideek elkarrekin definituko dute aurrerantzean jarraitu beharreko bidea. Prozesua errazteko asmoarekin txostena banatu zitzaien parte-hartzaileei. Era berean, Kontseiluaren antolakuntza eredua ere landuko dute. «Antolakuntza guztion artean hobe dezakegu», adierazi zuten antolatzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea