BILBO
Cafe Baque taldeko Eder Salasek garaipen ederra erdietsi zuen atzo Berriatuko San Gregoria sarian. Bizkaitarrak Ruben Reig (Würth) harrapatu zuen azken kilometroan, eta besoak altxatu zituen helmugako erripan.Euskaldun Torneoko 127 kilometro lasterketak zazpi mendate zituen arren, azkenekoan erabaki zen garailea. Hain justu, hainbat ihesaldi izan ziren saioan zehar, baina Mendexako gainean, helmugatik 15 kilometrora hautsi zen tropel nagusia.
Orduan, Reig gazteak hanka egin zuen, eta atzean
zortzikote bat osatu zen. Wurth taldekoa sasoian dabil, Valladolideko Itzulian
irabazi zuen-eta. Atzo, ordea, indartsuago zegoen Salas. Reig harrapatu zuen
Baquekoak eta garaipena lortu zuen, osasun arazoak menperatu
ostean.
Cafe Baque taldeak bigarren garaipena poltsikoratu zuen atzo. Hain zuzen ere, Xavier Perezek Gironan irabazi zuen.
Bestetik, Bidelan taldeko Carlos Juezek Coruñako Itzuliaren bigarren etapa eskuratu zuen. Arabarrak azken kilometroan ihes egin zuen, eta esprinterrak menderatu zituen.Sailkapen nagusian, Luis Romero (Hierros Aguera) da liderra, eta Juez seigarrena, Odriozola (Bidelan) zortzigarren dago, eta Barrientos (Caja Rural) bederatzigarren.
Gaur, Urrakiko Igoeran (11.30) lehiatuko dira. Lasterketa motza da (37 kilometros), baina bi aldiz dute Urraki, 9. kilometroan eta helmugan. Euskaldunarentzat baliagarria da.