GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-05-07
- N1
Oraingoan egin beharrekoa ongi egin da

AVIRON 1
TOURS 0

BAIONA

Bapo sufrituta, baina azkenean Avironek garaipena lortu zuen, eta mailari eusteko urrats handia egin zuen. Oraindik jaitsierako arriskua ez dauka baztertuta, baina atzoko garaipenak indar handia emango die, Bigarren Mailara igotzeko borrokan dabilen talde bat hartu baitzuen mendean.

Lehen zatian, kanpotarrek gogor ekin zioten partidari eta lehen bost minututan bi aukera on izan bazituzten ere, Aviron ongi kokatu zen zelaian, eta partidaren jabetza hartu zuen. Nagusi izan ziren zelaian, baina gol bat egiteko aukera garbiegirik ez zuten egin. Toursekoak, berriz, ia ez zuten zelai erdia gainditu. Bigarren zatian ere kanpotarrak erasorako gogoz zelairatu ziren, baina berehala hartu zuen Avironek partidaren jabetza. Nagusi ziren zelaian, hala ere, golerako ez zuten aukerarik egiten, baina azkenean iritsi zen euskaldunen gola. Hamazazpigarren minutuan Chakirrek zelai erdian baloia harrapatu, hark Lestageri pasa, eta haren erdiraketa Vareillesek barrura.

Hortik aitzinera, Aviron atzean sartzen hasi zen, eta kanpotarrak berdinketaren bila abiatu ziren. Azkeneko minutuetan dezente sufritzea tokatu zen, baina azkenean puntuei eutsi egin zien Avironek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea