GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-07
- Errugbia
Avironek ustekabean harrapatu ditu Stade Français eta zaleak
·Zuri-urdinek maila nagusiari eusteko urrats garrantzitsua egin zuten

AVIRON 28
STADE FRANÇAIS 11

Aviron: Thierry, Fifita, Nunez-Piossek, Dourthe, Lhande, Fraser, Rouet (Sudre, 72.m) - Massabeau, Davies (Tomuli, 74.m), Lafaili'i, (Gratchev, 64.m) , Bergez, Tewhata (Hall, 75.m) - Tomuli (Wessels, 67.m), Laurent, Coetzee (Usandizaga, 54.m). Stade Français: Sarramea, Borges, Mi. Bergamasco, Liebenberg (Lacroix, 41.m), Saubade, Skrela, Williams , Martin, Parisse, Ma. Bergamasco (Jéchoux, 64.m), Du Plooy, Marchois, Montes, Blin (Kayser, 61.m), Henn. Epailea: Mene. Avirongo Usandizaga eta Fifita egotzi zituen hamar minututarako. Markagailua: Aviron: Hiru entsegu: Davies (10.m), Fifita (43.m), Nunez-Piossek (59.m), bi transformazio Dourthek (43, 59.m), eta hiru zigor-kolpe Dourthek (39, 46, 65.m). Stade Français: Entsegu bat: Saubade (2.m), eta bi zigor-kolpe Skrelak (16, 52.m). Gorabeherak: 10.000 ikusle neurketa ikusten.

BAIONA

Avironek inork uste ez zuen garaipena lortu zuen atzo Stade Françaisen aurka. Horri esker, oraindik jaitsierako postuan sartu gabe eusten dio, galdu izan balu, Pauek aurre hartuko baitzion.

Stade Françaisek ere jokatu aurretik bazekien finalerdiak jokatzeko sailkatuta zegoela, baina irabaztera zelairatu zen. Bigarren minuturako aurretik jarri ziren markagailuan, baina Avironek ongi eutsi zion, eta berdinduta joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, zaleek bazituzten zalantzak, aurten askotan egin baitu behera talde zuri-urdinak, eta atzo horixe bera errepikatuko ote zen beldur ziren, baina ez zen horrela izan.

Zuri-urdinak ongi aritu ziren bigarren berrogei minutuetan, eta frantziarrak mendean hartu zituzten. Horri esker, amaieran puntuak eskuratu ahal izan zituzten, eta ez da harritzekoa harmailetan eta zelaian bizi izan zen poztasuna, emaitza horri esker, Avironek maila nagusian jarraitzeko aukera gehiago baitu orain. Hala ere, Liga ez da amaitu, eta zuri-urdinek atzo erakutsitako jokoarekin jarraitu beharko dute denboraldia amaitu bitarte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea