GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-07
- Buruz Buruko Txapelketa
Irujo onenarekin topo egin duelako geratu da kanpoan Peñagarikano
·Beizamakoak sekulako maila erakutsi eta ikaragarri estutu zuen Iberoko aurrelaria

PEÑAGARIKANO 14
IRUJO 22

Pilotakadak: 253. Iraupena: 55 minutu. Markagailua: 0-3, 1-3, 1-7, 3-7, 3-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-18, 12-18, 12-20, 14-20 eta 14-22. Sakeak: 2 Peñagarikanok eta 4 Irujok. Tantoak Atzean: 1 Peñagarikanok eta 6 Irujok. Bi-paretaz: 3 Peñagarikanok eta 2 Irujok. Dejadaz: 2 Peñagarikanok eta 3 Irujok. Zabalean: 4 Irujok. Eskapadan: 1 Peñagarikanok eta 2 Irujok. Hutsak: 1 Peñagarikanok eta 5 Irujok. Gertaerak: Sarreraren hiru laurden inguru. Jarraitzaile gazte asko eta pankartak harmailetan.

DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok izerdi asko botata eta uste baino estuasun gehiago pasatuta lortu zuen Buruz Buruko finalerdietarako txartela. Iberotarrak bere gaitasun eta dohain guztiak erabili behar izan zituen Peñagarikano mendean hartzeko, eta nafarra izango da Ruben Belokiren aurka indarrak neurtuko dituena, datorren maiatzaren 21ean Donostian, final handian sartzeko borroka horretan.

«Marka da gero», pentsatuko zuen Beizaman sortutako mutil puskak. Peñagarikanok ia dena ongi egin zuen, baina, hala ere, ezin irabazi. Sakatzen nahiz errestoan bikain aritu zen, kantxan ezin hobeto kokatuta egon zen uneoro, dejada zailenetara ere iristeko gai dela erakutsi zuen, eta, kolpez, edonor kantxatik ateratzeko indarra duela argi geratu zen berriz ere. Aurrean, ordea, Irujo izan zuen, 2004ko Buruz Buruko txapelduna, eta egungo pilotarien artean zulorik handienak irekitzen dituena zalantzarik gabe.

Markagailuan lehen aldeak Aspeko aurrelariaren aldekoak izan ziren. Hiru eta lau tantoko bi partziali esker 1-7 aurreratu zen Irujo, pilota asko atzeratuz eta gehiegi itxaron gabe tantoa amaitzen saiatuz ­dejadaz bat egin zuen, beste bat bi-paretarekin eta pilota erreboteko zuloan sartzea ere lortu zuen­.

Edozein modutan, Peñagarikanoren errestoetan nabari zen ordurako kolpe freskoa, eta lau tantoko partzial bati esker (3-10ekotik 7-10ekora) bete-betean sartu zen partidan. Une horretan iritsi ziren tanto ederrenak, batez ere, batak zein besteak defentsa lanean sekulako pazientzia erakutsi zutelako. Irujoren 7-11koa ­Keparen hamar pilotakada itzuli, haren bi-pareta eraman eta txokoan tanto eginez­ eta «Peña»ren 8-11koa ­atzean sufritu eta Irujoren dejada bat eramanez­ orain arte Txapelketan ikusi ditugun tantorik onenen artean sartu behar ditugu nahitaez.

Berriz ere, Irujok kasta atera, abiada hartu eta zazpi tanto segidan egin zituen, eta markagailua 8-18koan jarri zuen. Dema amaitzekotan zela zirudienean, ordea, gipuzkoarraren azken saiakerak lehia 14 eta 20 jarri zuen, bizi-bizi. Baina zaleak neurketa amaiera estu batekin amesten hasi zirenean, Peñagarikanoren huts batek bere aukerak lurperatu zituen, eta 22rakoa erraztu Irujori.



«Erakutsitakoarekin pozik»
A.A.
DONOSTIA

Galdu ostean triste, baina egindako lanarekin oso pozik. Halaxe zegoen Kepa Peñagarikano aurtengo Buruz Burukoan bere ibilbidea amaitu eta gero. «Irujok dena ongi egin du, pilotari onenetako bat da, eta merezita irabazi du. Baina ni oso pozik nago erakutsi dudanarekin. Dena emanez gero ez dago ezer esaterik, ongi jokatu dut eta datorren urtean berriz saiatuko naiz maila hau ematen», esan zuen lau kanporaketa gainditu eta lehiaketako ezusteko bilakatu den pilotariak.

Irujok, bestalde, poza agertu zuen hirugarren urtez jarraian finalean sartzeko aukera duelako eta maila ikaragarria eman duen aurkari bat menderatzea lortu duelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna asumirá la decisión de los navarros y reclama a UPN y PSN que hagan lo mismo
Euskal Herria
«Ahora estás en las cloaclas del Estado, y aquí la tortura campa a sus anchas»
Ekonomia
Mercedes quiere negociar la eliminación de 750 empleos
Kirolak
Savoldelli da una exhibición y eclipsa al resto
Mundua
Mueren cuatro soldados británicos tras ser derribado un helicóptero en Basora
Euskal Herria
GARA recibe menos publicidad institucional que la que le corresponde
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea