GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-13
Nontzeflash eta Nontzefilm sariak eman dituzte
·Atzerrian oihartzun nabarmena dute Nontzeberri webgunearen lehiaketek

Jossie Malis katalanak irabazi du Nontzeflash Interneterako swf-ko film laburren lehiaketa eta Felipe Cardona kolonbiarrak, berriz, Nontzefilm irudi errealeko iraupen txikiko zintentzako deialdia. Eneko Cajigasek eta Ander Duquek eskuratu dituzte euskal egileentzako sariak, hurrenez hurren.

BILBO

Nontzeberri webguneko arduradunek aurtengo edizioetan irabazle izan direnen izenak ezagutarazi zituzten atzo.

Nontzeflash III. Animazio Lehiaketa urriaren 7an hasi eta martxoaren 8an bukatu zen. Guztira, 174 film aurkeztu dituzte. Hogeita hamabi herrialdetatik iritsi dira lanak: EuskalHerri, Estatu espainol, Argentina, Italia, AEB, India, Txile,Turkia, Errusia, Indonesia, Austria, Singapur, Iran, Eslovakia eta Japoniatik, besteren artean.

Jossie Malisek zuzendutako ‘‘Benedito Machine’’k lortu du lehen saria. Bigarrena, Alberto Gonzalez Vazquez espainiarraren ‘‘Una noche con Amenabar’’ filmarentzat izan da. David Peña Toribiok eraman du hirugarrena ‘‘Señorita’’ lanagatik.

Euskal HerrikoSaria, berriz, Eneko Cajigas Mazorriagak eskuratu du, ‘‘Mensaje de acción de emergencia’’ filmarengatik.

Nontzefilm II. Film Laburren Lehiaketarako zintak urriaren 15 eta otsailaren 22 bitartean jaso zituzten antolatzaileek. Bigarren ekitaldi horretara 164 fikziozko film labur bidali dituzte, besteren artean, EuskalHerri, Estatu espainol, Argentina, Katalunia, Mexiko, Kolonbia, Galizia, Italia,Estatu frantses, Uruguai eta Boliviatik.

Felipe Cardona kolonbiarra gailendu da lehiaketa horretan ‘‘El viaje del gol de cabeza’’rekin. Bigarren lana Galiziatik iritsi da. Oliver Añon Lemak sinatzen du ‘‘Apologia (sin texto) del equilibrio sobre una silla’’. PedroRaul eta Fran Montoro espainiarrentzat izan da hirugarrena, ‘‘El cable azul’’ lanagatik. Nontzefilmek ere Euskal Herrian sortutako film laburrak saritzen ditu. Ander Duqueren ‘‘A mí gas’’ izan da aurten aukeratu dutena.

Antolatzaileak pozik zeuden deialdiok jaso duten erantzunarekin. LutxoEgiak adierazi zuen atzo iaz baino lan gehiago jaso dituztela, eta Euskal Herritik kanpo oihartzun handia duela nabarmendu zuen.

«Ikasi dugu»

Saritutakoen artetik, EnekoCajigasek Nontzeflash amateurrentzako aukera garrantzitsua dela nabarmendu zuen. «Beharrez komertziala izango ez den zerbait egitera animatu gaitu. Ez dugu lan oso artistikoa egin, baina bai asmo handikoa. Horrela bada, aurretik egiten ez genekizkien gauzak aurrera eramaten ikasi dugu», azaldu zuen diseinatzaile grafikoak.

Nontzeflash Animazio Lehiaketaren epaimahaia Begoña Vicariok, Pernan Goñik eta Ernesto del Riok osatu dute. Azken horrek Nontzefilmera aurkeztutako lanen gaineko epaian parte hartu du Galder Gaztelurrutiarekin eta Ines Intxaustirekin batean.

Ekimen horrek Bilboko Zinema Fantastikoko jaialdiaren laguntza du. Hala, Fant barruan, Nonteberri Gaua izango da gaur, 22.30ean, Mikeldi aretoetan. 19 lan egongo dira ikusgai.



Lluis Quilez, en Bilbo

BILBO

La sección Fant en Corto contó el jueves con la presencia del director Lluís Quilez, autor de ‘‘Avatar’’, un cortometraje que se ha proyectado ya en 70 festivales y que ha conseguido hasta 22 premios. Este título podría optar incluso a los Oscar 2007. Quilez puede de momento «soñar un poco» con esta posibilidad, reconoció ayer.

La cinta se rodó en cinco días y la postproducción fue, asimismo, muy rápida, a fin de que pudiera estrenarse en Sitges, como finalmente ocurrió. Quilez ha empleado «pocos elementos» para narrar un thriller protagonizado por Sebastian Haro, Rosana Pastor y Gerard Villegas.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Un muerto y seis heridos en tres accidentes registrados en Larraga, Hernani y Gasteiz
Mundua
Más de 150 muertos por la explosión de un oleoducto en el sureste de Nigeria
Kultura
Zinemaldia homenajeará a Ernst Lubitsch
Euskal Herria
Lakua envía casi cada semana informes de las actividades de Batasuna a la AN
Ekonomia
El IPC se dispara un 1,2% en abril por el vestido y el calzado
Euskal Herria
«La clave del proceso está en el debate democrático en Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea