GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-05-13
Sonia Gonzalez - Idazlea
Internet Eguna

Gustu guztietarako egunak ospatzen dira munduan. Batzuk ezagunagoak dira, hala nola, Amaren Eguna edo Aitarena, Emakume Langileen Eguna edota Emakume eta Gizon Langileena, San Juan edo Santu Guztiena... Baina badira egun askoz ezezagunagoak ere: Postaren Eguna, Filosofiarena, Hegazkintza Zibilarena, Jabego Intelektualaren Eguna... Denetarako dago, eta askoz exotikoagoak eta barregarriagoak ere bai, baina ez ditut gogoratzen, zer egingo diogu!

Kontua da datorren eguaztenean, 17an, Internet Eguna dela. Batzuek ospatu egingo dute, zenbait gobernuk barne, eta Eusko Jaurlaritza tartean, horrelakoak ospatzea beldurra emateko modukoa bada ere. Beste askok, ia-ia egunero moduan, ospatu barik ere Internetera konektatuta emango edo eman beharko dugu egunaren tarte luzetxoa.

Askotan ez gara kontziente aldaketa inportanteez, batez ere unean bertan gu aldaketa horretan bertan nahasturik bagaude. Mundu osoa instantean konektatuta egoteko aukerak informazioa jasotzeko eta bidaltzeko moduari eman dio buelta guztiz. Baina hori ez da kontu bakarra. Berehalakotasunaz gain, beste komunikabide batzuekin gertatu ez bezala, Interneten albisteak publikatzea edo bidaltzea, webguneak edo blogak sortzea «nahiko erraza, merkea eta askea» da. Kakotx artean ipintzen dut, zoritxarrez geure herrian galarazitako eta saboteatutako zenbait webguneren adibideak badauzkagulako: Batasunarena, Euskal Herria Journal, Egunkariarena, Basque Red Net...

Interneten ahalmenaz badirudi gure lurraldean ez garela behar bezala jabetzen, Ameriketako herriekin konparatuta, esaterako. Ez diogu garrantzirik ematen, ez egitura ezberdinetan, ez eta jendeak, oro har; agian betiko komunikabideetan zentratzen jarraitzen dugulako. Beste herri batzuetan aspalditik kargutu ziren ez zutela sekula irratirik, telebistarik edo periodikorik lortuko, botereak ez dielako inoiz utziko eta dirurik ere ez daukatelako nahikoa. Zapatistek, adibidez, euren mezua mundu zabalean hedatu bazuten, neurri handi batean Interneti esker izan zen.

Baina gu ahalmen horretaz konturatzen garen heinean, boterea ere konturatzen da ez direla eurak asmakizun honi probetxua ateratzen dioten bakarrak, eta, jakina, horrek ez die grazia handirik egiten. Ez da denbora askorik pasatuko Interneten kontrola benetan guztiz eskuratu edo eskuratzen ahalegindu arte.

Espero dut horrek guztiak ez harrapatzea oraindik txalaparta soinuen bidez komunikatzen saiatzen gabiltzala. -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Un muerto y seis heridos en tres accidentes registrados en Larraga, Hernani y Gasteiz
Mundua
Más de 150 muertos por la explosión de un oleoducto en el sureste de Nigeria
Kultura
Zinemaldia homenajeará a Ernst Lubitsch
Euskal Herria
Lakua envía casi cada semana informes de las actividades de Batasuna a la AN
Ekonomia
El IPC se dispara un 1,2% en abril por el vestido y el calzado
Euskal Herria
«La clave del proceso está en el debate democrático en Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea