GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-13
Jaione Arratibel Arrondo - Eusko Alkartasunako bozeramailea
Errausgailua: «alea jacta est»

Gezurra dirudi Udaleko talde politi- koen ordezkari guztiok Milanera bidaia berdina egin izanak. Bidaia honen inguruan azken egunetan irakurri ditudan iritzien ondorioz diot hau. Prozedura estralurtar baten eraginez gutariko bakoitzak haluzinazio edo lilurapen propioa bizi izan duela dirudi. Kasuan kasuko, egokiena norberarena, noski. Hau bizitza hau!

Milan. Hiri zoragarria izateaz gain, biolehorketa teknikaren erabilpenean eredu dugu Milan. Teknika hau aplikatuz, etxean sortzen ditugun hondakinak eta egunero zabor poltsa betetzen dutenak tamainuz txikitzen dira, usaina botatzeari uzten diote eta, azken pauso gisa, beraien erdia zabortegira doa eta beste erdia erre egiten da (porlandegietan, errausgailuetan eta zentraletan).

Hondakinen tratamenduaren alorrean ikus daitekeen guztia ikusi eta bisitatu ondoren, hain aben- tura edo bidaia sinplerako alforja edo maleta gehiegi prestatu ote ditugun sentsazioa daukagu. Gure alkate jaunak eta beraren gobernu taldeak hiri hondakinen tratamendurako proposatzen dituzten hain sistema berritzaileak bertatik bertara ikusi ondoren, Milaneko esperientziak zera egiaztatu du: biolehorketa teknika ez dela zaborrak erabat ezabatzen dituen itxiera sistema bat, biolehortu ondoren zabor horiek erraustu edo hondakinak lurperatu egin behar baitira.

Errausgailua ez dela soluzio edo konponbiderik onena zioen Itxaso jaunak orain dela gutxi prentsan irakurri ahal izan genuen artikulu batean. Ezin izan nuen irribarre bat egitea ekidin, zeren gutxienez orain «soluzio modura» ikusten baita. Ez pentsa, saiatu saiatzen da legealdiko adiskidea (alderdikidea ez, noski) arestian aipaturiko teknika horiek errausketarekin alderagarriak direla hiritarroi sinetsarazten. Eta... hemen dago arazoa. Emaitzari dagokionez, ez gaude sistema berdinaren aurrean. Gaur egun, beraz, eta adimen argi batek sistema berritzaileren bat asmatzen ez duen bitartean, gure zaborrak ezabatzeko sistema egoki bakarra errausketa da.

Gipuzkoako Hondakinen Plan Integralaren sisteman, biolehorketa osagarri eraginkorra litzatekeenik (errausketaren osagarria alegia) ezin genezake ukatu. Alkatea eta bere gobernu taldea setati jarri daitezke, nahi adina bidaia an- tola ditzakete munduan zehar, baina arazoak hor jarraitzen du: biolehorketak ez du, ezin du errausketa ordezkatu.

Gustatu edo ez, orain hiru urte inguru PIGRUG delakoa onartu ostean, zaborrekin zer egingo zen erabaki zen. PSE-EE alderdiaren aldeko botoa izan zuen onarpenak eta ezin ahaztu beraien idazkari nagusiak esandako hitzok: «Errausketa barneratzen duen Gipuzkoako Hondakinen Planaren aurka dihardutenek modu demagogiko batean dihardute; aurkariek alternatiba bideragarri bat jarri behar lukete mahai gainean eta ez du- te egiten».

Ez dirudien arren, hauteskunde kanpainan gaude dagoeneko. Une honetan bakoitzak duen jarrera edo posizionamendua aldatzea eta Gipuzkoan jarriko den sistema errausketarena izango dela onartzea zaila da. Are eta zailagoa da, ordea, gobernu talde honentzat, batik bat hainbeste eta hainbeste zarata egin ondoren (biometanizazioa, gasifikazioa, biolehorketa...), azkenean errausgailua gure lurraldean errealitate bihurtuko dela onartzea. Hala bada, ura eta suaren antzera, aurkako gudu edo borroketan dabiltza PSE-EEko ordezkariak, Santano, Merino eta Elorza alkate jaunen adierazpenak adibideko.

Gobernu talde honek aditzera eman nahi duenez, gaitz guztien sortzailea gobernuan ez dagoen taldea, oposizioa alegia, da. Baina zaborren gai honek urteetan jasan duen blokeoa ez da oposizioaren erruz izan, ez horixe! Barkaezina den atzerapen hau erabaki behar dutenek erabakitzen ez dutelako dator.

San Markoseko zabortegiaren itxiera data, 2007ko urtarrilaren 1a, gertu daukagu, gertuegi. Bien bitartean, Elorza jaunak donostiarroi gobernu ezkertiar, moderno eta ekologista baten paradoxa antzeztuz, guztiok nazkatzea eta erretzea lortu du, guztiok zaborrak izan ezik, noski! Hainbeste eztabaida, presazko bidaia, menturazko konponbide...

Gauden data kontuan izanik, horrelako gai kezkagarri baten aurrean ikusten ari garen arduragabetasuna sintoma larria da benetan.

Udalbatzak gehiengoz onartuko duen erabakia bere egingo duenik ez diezagula esan gobernu talde honek. Zeren gaur egun udalbatzaren gehiengoak errausgailuaren sistema bereganatzen du. Honelako gai serio baten aurrean alkateak adierazten duen axolagabekeria eta nahasmen gogoa da gehien mintzen gaituena. Hauteskunde kanpaina egiten hasia da, jakina. Astakeriaren bat bota eta lasai-lasai geratzen zaigu, gainera, konponbidearen ardura, hartzen diren udal erabaki gehienetan bezala, erabaki ahalmenik ez dugun alderdioi leporatuz.

Alea jacta est esan ohi zien Cesarrek erromatarrei «Galiako guduaren» kroniketan irakurri zitekeenaren arabera. Bada, gustatu edo ez alea jacta est, alkate jauna. Esan beharrekoa esana dago eta honetan ez dago balio duen itzulpenik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Un muerto y seis heridos en tres accidentes registrados en Larraga, Hernani y Gasteiz
Mundua
Más de 150 muertos por la explosión de un oleoducto en el sureste de Nigeria
Kultura
Zinemaldia homenajeará a Ernst Lubitsch
Euskal Herria
Lakua envía casi cada semana informes de las actividades de Batasuna a la AN
Ekonomia
El IPC se dispara un 1,2% en abril por el vestido y el calzado
Euskal Herria
«La clave del proceso está en el debate democrático en Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea