Pierre Hontang Baionako fiskala kondenatua
BAIONA
Strasburgoko epaileek Pierre Hontang Baionako fiskalaren auziaren ebazpena eman zuten atzo; kartzelan sartu gabe hamar hilabeteko presondegira eta bost urtez prokuradore lana egiteko debekura kondenatu zuten.
Hontangek, 2004ko maiatzean, Ipar Alemaniako Celle herrian magistratuen kongresua iragaten zela-eta, kide baten banku txartela ebatsi eta prostituta bat ikustera joan zen. Emakumearen zerbitzuak bankuko txartel horrekin ordaindu zituen, hain zuzen ere. Justiziaren etika aipagai zuen kongresu horretan, eta Pierre Hontang gonbit nagusia zen. Strasburgoko epaitegiko fiskal nagusiak datu hori argudiotzat hartu zuen hemezortzi hilabeteko kartzelaratzea eta 3.000 bat euroko isuna eskatzeko. Baina, atzo epaileek zabalduriko informazioan kondena apalagoa izan zen.
|