EILAS-en VIII. Kongresua
Hezkuntza sistema «propioa eta bateratua» aldarrikatu du
Burlatako kultur etxean atzo hasi zen eta gaur bukatuko den EILASen kongresuan datozen lau urteetarako lan ildoak finkatzen ari dira. 172 ordezkarik hartuko dute parte, eta bertan, Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propioa eskatu dute, «euskara, aniztasuna eta demokrazia» ardatz izango dituena.
IRUÑEA
EILAS sindikatuak VIII. Kongresuaren lehendabiziko lansaioa izan zuen atzokoa. Bertan bildutako EuskalHerri osoko 172 ordezkariek hiru txostenen inguruan eztabaidatu zuten, eta hamabost emendakin onartu zituzten. Idazkaritza Nazionaleko Josu Zaldibeak agertutakoaren arabera, ildo nagusiak hezkuntza eredu propio eta bateratua behar dela izan ziren.
Lehenik eta behin, Burlatan egoera sozio-politikoa aztertu zuten bertan bildutakoek, eta Nafarroako etaEAEko gobernuen jarrera salatu zuten «negoziatzeko ez dutelako borondaterik».
Gainera, «neoliberalismoak dituen ardatz nagusien kontra» agertu ziren; batez ere, politikariek hartutako erabakiek sistema publikoan dituzten eraginak» direla-eta. «Gure ustez, sistema publikoa indartu egin behar da, eta horretarako, finantzaketa handiagoa edukitzea ezinbestekoa da», gaineratu zuen. Alde horretatik, sindikatuaren ardatz nagusiak politika neoliberalistaren aurkako eta gizarte bidezkoagoaren aldeko borroka eta beren negoziazio kolektiboaren defentsa izango direla argitu zuen Zalbideak.
Gaur, Kontseilu Nazionala eta Idazkaritza Nazionaleko Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 75 eta 21 ordezkariak, hurrenez hurren, bozketa baten bitartez aukeratuko dituzte.
«Una escuela de mil colores» por un sistema educativo propio
BURLATA
Para el sindicato STEE-EILAS es imprescindible crear «los pilares del sistema educativo vasco» por lo que durante este congreso ha elaborado un informe donde aclaran cómo debería de ser este sistema. Después «Una escuela de mil colores», que es como se titula la memoria, será repartida «entre diferentes agentes de la sociedad» con el fin de recabar apoyos. Así, el sindicato aboga por la negociación colectiva y considera que debe constituirse «como eje fundamental dentro del marco propio de las relaciones laborales, a fin de garantizar la continua mejora de las condiciones del personal» educativo.
Entre otros puntos reclama que «la centralidad de nuestro sistema educativo radique en la red pública de centros» o que «el euskara y el plurilingüismo han de constituir dos ejes esenciales» de la educación. También pide «un curriculum propio» y que el sistema educativo sea «laico, igualitario, coeducativo, compensador y solidario, siempre al servicio de la sociedad, integral y cohesionado y articulado en una red de centros autónomos». Asimismo, reclama más financiación, una gestión participativa y democrática y el reconocimiento de los profesionales de los centros educativos.
Gonbidatu asko bilduko ditu sindikatuak Burlatan
BURLATA Gonbidatu ugari ari da joaten Burlatako kultur etxera sindikatuaren VIII.Kongresuan parte hartzeko. Besteren artean, Estatu espainoletik SPE Konferakundeko edo Valentziatik Intersindical Valencianako kideak izan dira bertan, eta FIGAk ere atxikimendua agertu dio sindikatu horri. Horiekin batera, ESK-ko, ELAkoeta LABeko kideak ere joan dira Burlatara. ELA sindikatutik, zehazki, Jose Elorrieta joango da Nafarroara.
|