- N1
Aviron beste final baten atarian dago
BAIONA
Avironek beste final bat izango du gaur ilunabarrean, Lohuans Cuiseaux taldearen zelaian. Norgehiagoka 20.00etatik aurrera jokatuko da. Lapurtarrak eta gaur aurrez aurre izango duten taldea puntuetan berdinduta daude, eta mailari eusteko borrokan, bientzat izango da norgehiagoka garrantzitsua, Liga amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez baitira geratzen.
Pasa den astean Tours mendean hartu ostean, indar handia hartu du Avironek, ez baita ahaztu behar heldu den urtean BigarrenMailan izan daitekeen taldeari irabazi ziola, nahiz eta askok ez zuten itxaropen handiegirik.
Gaur garaipena behar dute, hiru puntuak besapean hartuta aterako balira, mailari eusteko urrats garrantzitsua emango lukete, eta asmo horrekin joango dira. Gainera, badirudi heldu den urterako diru iturri berriren bat izan daitekeela Baionako hiriburuan, eta mailari eustea lortzen badute, talde handi samarra egitekotan omen dira Lapurdiko hiriburuan. Horretarako, ordea, lehenik lanak ongi egin behar dira, eta horretarako mailari eustea ezinbestekoa izango da. Hori lortzen ez badute ere, proiektuak aurrera jarraituko luke, eta N1 galduko balute, hori berreskuratzea izango litzateke hurrengo urteko asmo nagusia. Mailari eutsita, Bigarren Mailara igotzea izango da asmoa.
Gaur gaueko hamaikakoa honako hau izan daiteke: Ruffier, Pardeilhan, Talmont, Laporte, Sergent, Choplain, Chakir, Louit, Lestage, Vareilles eta Ech Chergui.
Hori baieztatzen bada, Bouet, Bidegain, Darocha, Sautie eta Vaz aulkian geratuko dira. Norgehiagoka 20.00etatik aurrera jokatuko da.
|