GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-05-13
- Tourra Euskal Herrira itzuliko da
Leblancek esan du euskarak «bere lekua» izango duela
·Euskararen Bulego Publikoarekin bildu zen Tourreko ordezkaria

DONOSTIA

Jean Marie Leblanc iaz arte Tourreko zuzendari nagusi izandakoa eta egun Amaury Sport Organisation erakundeko zuzendaria Kanbon izan zen bisitan atzo, datorren uztailaren 12an Lapurdiko herritik irtengo den Tourreko hamargarren etaparen gaineko xehetasunak emateko. Baina etaparen nondik norakoez baino gehiago, egun horretan euskarak izango duen lekuaz hitz egin zuen Leblancek herriko agintari eta erakundeekin.

Leblancen hitzetan, Tourrak «ahal duen guztia» egingo du euskarak Kanboko irteeran «bere lekua» izan dezan. «Tourrak, horrenbeste jende, material eta zerbitzu mugitzen dituen erakundeak, nahitaez ratio batzuk ezarri behar ditu. Sekulako egituraz hitz egiten ari gara, eta ezinezkoa da bi hizkuntzetara moldatzea, baina gure eskura dagoen guztia egingo dugu», adierazi zuen Tourreko ordezkariak.

Arratsaldeko hiruretan Baionako Euskararen Bulego Publikoa bisitatu zuen Jean Marie Leblanc jaunak. Bertan, euskarak hamargarren etapan izan beharko lukeen lekuaz hitz egin zuen Max Brisson arduradunarekin, eta datozen egunetan akordio bat sinatuko dute Tourrak, Euskararen Bulegoak eta Kanboko Udalak.

Jakinarazi zutenaren arabera, irteera puntua gune elebiduna izango da ia osorik. Tourreko esatariek euskaraz ere egingo dute bozgorailuetako azalpenetan; irteerako sinaduren gunean bi hizkuntzak erabiliko dituzte, eta «Tourreko herrixka» deitzen zaion informazioguneko panel guztiak ere ele bietan izango dira.

Horrez gain, Leblancek azaldu zuenez, tropela Euskal Herritik irtengo den lekuan mugarri berezi bat ere jarriko dute argi gera dadin puntu horretara iritsi arte txirrindulariak euskal lurretan ibili direla.

Gazteei aipamena

Aurtengo Tourrak kirol-arloan eman dezakeenaren inguruan ere galdetu zioten Jean Marie Leblanci. Faboritoak aipatzerakoan ez zuen gehiegi esan izan nahi, eta ia denak nabarmendu zituen: Ullrich, Basso, Vinokourov... Baina, bereziki, oso indartsu dabiltzan bi gazteren lana goraipatu zuen. Leblancen ustez, oso adi jarraitu beharko da Damiano Cunego eta Alejandro Valverderen jarduna, horiek izan daitezkeelako etorkizun ez oso urrunean faborito nagusiak.



«Kirolak festa izan behar du beti»

DONOSTIA

Leblancek euskal txirrindularitzazaleei ­«laranjazale» aipatu zuen berak­ ere abisu bat utzi zien Kanbora egindako bisitan. «Ez dugu ahaztu behar kirolak, eta Tourrak kasu honetan, festa bat izan behar duela beti», esan zuen argi eta garbi iaz Saint Lary gainean gertatutako iskanbila eta arazo guztiei aipu eginez.

Alde horretatik, euskal jarraitzaileak «oso sutsuak» direla ba omen daki, baina horrelakoak kosta ahala kosta ekidin behar direla adierazi zuen Leblancek.

Hori arrazoitzat hartuta, aurten Pirinioetako mendiko etapak astegunez izango dira. Kanbo eta Pau artekoa asteazkenean korrituko dute; Tarbes eta Pla de Beret artekoa, berriz, ostegunean.

Edozein modutan, gertakari haiek aitzakia gisa ez erabiltzea espero du euskaltzale askok. Tourra Euskal Herrira iritsi zen azkenaldian ere euskarak leku nabarmena izango zuela agindu zuten Tourreko ordezkariek, baina azkenean hutsala suertatu zen Baionako helmugan izandako presentzia apurra.

Orain artean, gauzak ongi egiten ari direla dirudi, baina eguna iritsi arte ezin da ezer ziurtatu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Un muerto y seis heridos en tres accidentes registrados en Larraga, Hernani y Gasteiz
Mundua
Más de 150 muertos por la explosión de un oleoducto en el sureste de Nigeria
Kultura
Zinemaldia homenajeará a Ernst Lubitsch
Euskal Herria
Lakua envía casi cada semana informes de las actividades de Batasuna a la AN
Ekonomia
El IPC se dispara un 1,2% en abril por el vestido y el calzado
Euskal Herria
«La clave del proceso está en el debate democrático en Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea