GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-13
- Buruz Buruko Txapelketa
Gonzalezek handienei irabazteko ere gai dela erakutsi beharra dauka
·Aimar Olaizolak iaz 22 eta 6 menderatu zuen azkaindarra finalerdietako kanporaketan

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Sebastien Gonzalezek bere pilota ibilbidean beste urrats bat eman eta goi-goian dabiltzan gizonei irabazteko gai dela erakutsi beharra dauka gaur Buruz Buruko Txapelketaren lehen finalerdian (Labrit, 18.00etan). Aurrean, ordea, Aimar Olaizola izango du, egungo txapelduna, eta lehen ere azkaindarraren borrero izan dena behin baino gehiagotan.

Atzerago begiratu gabe, iazko txapelketan aurki daiteke aurreneko adibidea. Gonzalezek berebiziko lehiaketa osatu zuen, bere bidean Goizuetako «ehiztaria» gurutzatu zen arte. Sebastienek Juantxo Koka (22-18), Abel Barriola (Leitzakoak min hartu ostean) eta Xala (22-21) kaleratu zituen, baina Aimarrek bere ibilbide arrakastatsua gehiegi nekatu gabe zapuztu zuen (22-6, Tolosan).

Bi urte lehenago, 2003. urtean, bigarren kanporaketan jokatu zuten elkarren aurka eta orduan ere nafarrak ez zuen beste munduko arazorik izan lapurtarra menderatzeko (22-5). Urtebete geroago eta berriz ere bigarren kanporaketan, beste «oilar» batekin egin zuen topo, urte hartan bere lehen txapela jantziko zuen Martinez de Irujo gaztea (22-13).

Nahiz eta Gonzalezek 2000. urtean Bigarren Mailako txapela jantzi zuenetik ­finalean Imaz menderatu zuen 22 eta 15­ buruz buru bikain moldatzen den pilotaria dela erakutsi duen, aurrekari horiek denak kontuan hartuta, zalantzarik gabe Olaizola jo behar da gaurko neurketarako faboritotzat.

Goizuetarrak Binakako finalaz geroztik jarraitzaileen artean zenbait zalantza sortu dituen arren, azken urteetako ibilbide bikaina gogoan izan behar da. Iaz Buruz Buruko txapela jantzi zuen, baita Lau eta Erdikoa ere, Binakakoan finalean sartu zen eta final-laurdenetan Patxi Eugi lau tantoan utzi zuen. Lorpen horiek nahikoak dira Asegarcekoaren alde egiteko.

Hobetzeko gogoz

Gonzalezek beste inork baino hobeto gogoratzen du iaz Aimarren aurka jokatutako partida, eta, hura gogoan, hobetzeko asmoa agertu du komunikabideen aurrean. «Askotan jokatu dut bere aurka eta badakit sufritu beharra izango dudala. Urteekin heldutasuna hartzen joan naiz eta urduritasuna kontrolatuz irabazteko merituak egin behar ditut: pilota atzeratu eta aurkaria bere lekutik atera», dio hitzorduaz Gonzalezek.

Aimarrek, bere aldetik, kontrarioaren dohainak nabarmendu zituen, pilotari «oso arriskutsua» dela esanez eta gakoa «pilota gurutzatu eta airea ekiditean» egongo dela aipatuz.

Pilota hautaketak ez zuen arazorik sortu. Gonzalezek Cipriren bi pilota hartu zituen (105,4 eta 105,5 gramo) eta Olaizolak Punpako beste bi (104,1-105,6).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Un muerto y seis heridos en tres accidentes registrados en Larraga, Hernani y Gasteiz
Mundua
Más de 150 muertos por la explosión de un oleoducto en el sureste de Nigeria
Kultura
Zinemaldia homenajeará a Ernst Lubitsch
Euskal Herria
Lakua envía casi cada semana informes de las actividades de Batasuna a la AN
Ekonomia
El IPC se dispara un 1,2% en abril por el vestido y el calzado
Euskal Herria
«La clave del proceso está en el debate democrático en Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea