- Liga Federala
Pro2rako igoera faseari ekingo dio Donibane Lohizunek
BAIONA
Donibane Lohizunek Pro2rako igoera faseari eikingo dio bihar, eta final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko du. Jokalari gorrri-berdeak Blagnacen arituko dira bihar, 15.00etan, Bedarrides taldearen aurka.
Hemendik aitzinera kanporaketa guztiak partida bakar batera jokatuko dituzte, eta galtzen duena kanpoan geratuko da. Pro2ra igo ahal izateko, gutxienez finalerdietara iritsi beharko du. Gainera, partida jokatzen duten bi taldeetatik inorena ez den zelai batetan jokatuko dituzte neurketa guztiak, eta lehenengoa Blagnacen izango da bihar.
Lapurdi aldean itxaropen handiak dituzte aurten, eta zale ugari joango da bihar goizean goiz atera eta taldea animatzera. Jokalariak, berriz, gaur bertan abiatuko dira 14.00etan, eta Blagnacen igaroko dute gaua, biharko partidarekin pentsatzen.
Hemendik aurrera edozer gerta daiteke. Zorterik handiena duenak eraman dezake kanporaketa, norgehiagoka batera jokatuta edozer gerta baitaiteke.
|