- Aviron
Avironek dena azkeneko partidan erabaki beharko du
·Zuri-urdinek lehen zati kaskarra egin zuten, eta hortxe ihes egin zien neurketak
CASTRES 30
AVIRON 23
BAIONA
Avironek gaur Pauek galtzea esperoko du, eta horri begira egon beharko du. Biarnesek irabazten badute, lapurtarrak jaitsierako postuan sartuko dira, eta mailari eustea oso gaitza jarriko zaie. Pauek galtzen badu, gauzak lehenean geratuko dira, eta Avironek dena bere esku izango du Top 14an jarraitzeko.Zuri-urdinek atzo ez zuten partida txarra egin, baina ez zuten zorterik izan.Lehen zatian Castres erasora atera zen; heldu den urtean Europan izateko txartela segurtatu nahi zuen, eta joko erasokor horri esker, aurretik jarri ziren markagailuan. Lehen berrogei minutu hauetan etxekoak gehiago izan ziren, eta gauzak oso zail jarri zizkieten euskaldunei. Bigarren zatian, Aviron partidaren bila abiatu zen, eta apurka-apurka Castres bere zelaian sartzen joan zen. Joan den astean, Stade Françaisen aurka ere bigarren zati paregabea egin zuen, eta atzo ere oso ongi aritu zen. Markagailuan gerturatzen joan ziren mutilak, eta bazirudien puntuak Euskal Herrira etor zitezkeela; Topa 14an jarraitzeko txartelaren zati handi bat lor zezaketen jokalariek, baina azkeneko hamar minutuetan, lagun bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten, Laurent hamar minuturako egotzi baitzuen epaileak, eta hori nabaritu egin zuten. Azkenean porrot egin zuten, eta orain gaurkoari begira egon behar. Atzo puntu gehigarria gertu izan zuten, eta balio handia izango zuen, baina hori ere ez zuten lortu. Hori bai, gaur Pauek egiten duena egin, Avironek azkeneko jardunaldian irabazi egin beharra dauka, lapurtarrentzat deskalabru handia bailitzateke maila galtzea.
|