Anestesisten aurrean, uholdea
Batasuna continúa siendo investigado por las fuerzas policiales españolas, entre ellas la Ertzaintza, sobre sus actividades políticas, tal y como ha confirmado el consejero de Interior de Lakua. Javier Balza respondió a una pregunta de un parlamentario del PP afirmando que la Ertzaintza remitió a la Audiencia Nacional un informe con datos de 40 locales. Pero, más allá de ello, la Ertzaintza informa de forma «periódica» sobre las actuaciones de Batasuna.
Gipuzku Buru Batzarreko presidentea bata; LABeko idazkari nagusia bestea. Biak mahai berean eserita, Alkizako kultur etxean, Lorea Agirre kazetariaren esanetara. Eta hizketagai bakarra: ETAk martxoaren 22an iragarritako su-eten iraunkorra eta horrek Euskal Herrian zabaldu duen agertoki berria. Eta lehenik egin beharrekoa, iragarpen hartatik esan eta gertatutakoen balantzea. Eta bi ordu pasatxo iraun zuen hizketaldian biek ala biek behin baino gehiagotan egin bezala, lehenengo erreferentzia Lizarra-Garaziko Akordioari. Joseba Egibarrek mahairatutakoa: «98koa ezagutu genuenok egungoarekin ezberdinta- sunak ikusiko ditugu. Oraingoa ahalbidetu dutenek asmatu dute: garai politiko berri bat garatzeko aukera zabaldu du gaur egungo su-eten indartsuago honek. Ez ditu ordukoak zituen hutsune eta gabeziak».«Lokartzearen estrategia». Horixe izan zen buruzagi jeltzaleak bota zuen bigarren erreferentzia, Diezek ere nabarmendutakoa. «PSOEkoek esaten dute: ‘Lasai, eztabaida politikoari heltzeko garaia helduko da; ez dago presarik. Orain, berifikazioa’. Hemen anestesista gehiegi dago; Zapatero da anestesista nagusia, baina badira gehiago ere eta herri hau lokarrarazi nahi dute. Hori da prozesuak duen arriskurik handiena», ohartarazi zuen Egibarrek. Erakunde armatuaren ekimenari begira jarrita, LABeko buruak azaldu zuen «ETAk ekarpena» egin duela «aldaketa politikoa, herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea lortzeko». Horrenbestez, argi dauka «inflexio puntua» izan dela. «Baina beste inflexio puntu batzuk ere beharko dira ‘atzeraezintasun’ kontzeptura heltzeko». Diez ere duela zortzi urteko esperientziari begira jarri
zen: «Su-etena ezin da ulertu Lizarra-Garazi gabe. Hain justu, ordutik datorren
herri uholdeak esaten digu bakearen konkista gauzatu behar dugula, Gobernu
espainolak ez baitigu ezer oparituko gure herriaren eskubideen alorrean; guk
irabazi beharko dugu. Herria jarri behar dugu martxan, iparra finkatuta, bidean
oztopo asko agertuko direla jakitun».
«Ez, mahaia orain»
«Herri uholdea». Hori ere biek errepikatutako kontzeptua. «Gobernuak [Madrilgoak] badaki gatazka politikoa konpondu nahi badu, gakoa zein den: Euskal Herriaren aitortza eta erabakitzeko eskubidea. Baina Zapatero ez da izango, ez nahita, behintzat, horretan sartuko den lehenengo presidentea. Trantze horretan guk jarri behar dugu. Nola? Soilik uholde demokratiko hori gauzatzeko gai bagara. Gobernuak, aurrean dituenak makal baldin badabiltza, asmatzeko aukera guztiak ditu. Zapateroren lehentasuna da ETAren behin betiko su-etena; gatazka politikoari ez dio helduko inork parez pare aurkezten ez badio», gehitu zuen.GBBko lehendakariak beste arriskurik ere ikusten du: presidente espainolak Katalunian bezala jokatzea. «Baina hori gatazka konponduko ez lukeen sasi-bidea da». Diezek alderdien mahaiaren auziari heldu zion, lehenik kritika bat eginez:«Maltzurra da baketzea eta normalizazio politikoa banatzea. Elkarrekin joan behar dute. Ezin da esan ‘orain berifikazioa eta ondoren ikusiko dugu mahaiarena’. Ez, mahaia orain. Prozesua integrala da eta herri honen eskubideen auziari erantzun behar dio». «Ezin da mahai batera joan jakin gabe zertara goazen», ohartarazi zuen, eta galdera bota zuen Egibarrek estatuei zuzenduta:«Herri honetako gatazka politikoari heltzeko prest zaudete? Borondate kontua da». -
Rafa Diez
· «Duela 30 urte irekitako aroa agortuta dago;
estatutismoak sabaia jo du. Testuinguru horretan dator ETAren ekarpena.
Negoziazio prozesu integral baterako eta akordioetara iristeko aukera zabaldu
du»
· «ETAk eginikoa bakerantz joateko ekimena da, baina ez
da bakea. Bakea herri honen borondatea errespetatzen denean etorriko da»
· «Mahai bat, bi, hiru...? Ezker abertzaleak oso argi
dauka: herri bat gara, gatazka bat dago, negoziazio prozesu bat behar da eta
akordio bat lortu behar da. Ikusiko dugu hori nola gauzatu, hitz egingo dugu
erritmoez, zatiketa administratiboaz...»
· «Oso kuriosoa da. PSOEk esaten du ezin duela
Batasunarekin hitz egin erakunde ilegala delako; eta, aldiz, bi, hiru edo lau
aste barru Zapaterok esango digu ETArekin hitz egitera doala»
· «Zapaterok oso ondo jokatu du Katalunian, baina
han ez dute Lizarra-Garazi aurretik»
· «Estatuari OPA demokratiko bat egin behar diogu»
· «Herri hau izango da herri honek nahi duena.
Printzipio horri etengabe eutsi behar diogu»
Joseba Egibar
· «Zapaterori ez zaizkio aukerak eman behar, emanez gero
aprobetxatu egiten baititu. Katalunian gertatutakoa da horren adibide»
· «Ezinezkoa da onartzea gaur egun ezker abertzaleko
burutzagitzari gertatzen ari zaiona. Prozedurak ireki, epaiketak, kartzela
zigorrak, kartzela... Hori guztia prozesua martxan dagoenean. Ezinezkoa da»
· «79an asmatu egin genuen. Baina, orain, jauzi
kualitatiboa emateko garaia dela uste dugu. Jauziari uko egin eta beste aukera
bat hartuko bagenu, herriak ikusiko luke eta hauteskundeetan antzemango
litzateke»
· «Sozialistek ere ikusten dute herri galdeketa oso
garrantzitsua dela. Izan ere, galdeketara deitzen duzunean, herritar jakin
batzuk eta herri bat deitzen dituzu. Herri baten identifikazioaren pisua dauka»
· «PSOEk Ahotsak-en adierazpena sinatuko balu, gatazka
politikoaren erdia konponduta legoke. ‘Esas son cosas de Gemma Zabaleta’ esaten
dute, ordea»
· «ETA-Gobernua mahaiak ahalbidetuko du alderdiena, eta
honen garapenak itxiko du aurrekoa»
|