GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-05-20
Negoziazioa, botika onena Osakidetzan

Osakidetzako langileak grebara deituta ziren. Jendearengan eragin handia duen zerbitzua izanik, ezin ukatu atzoko eguna ez zela samurra izan herritar askorentzat. Administrazioak ezarritako gutxieneko zerbi- tzuen erabakiak ika-mika handirik sortu ez bazuen ere, greba egunean izan ziren tirabirak espero zitezkeen. Are gehiago greba aurretik entzundako hainbat adierazpen entzunda. Hala nola, Lakuako bozeramaileak grebaren arrazoiak ez dituela ulertzen bota zuen, eta Osakidetzako Zuzendaritza greba eskubidea eta gaixoek tratamendua jasotzeko duten eskubidea bata bestearen kontra jartzen saiatu zen. Are gehiago, bere protestarekin «diru gehiago eta lan gutxiago» soilik bilatzea leporatu zien sindikatuei, hitz gogorrrez beteriko agiri batean.

Osasun publikoko arduradunek eta langileek hitzarmena hitzartzeko agertu dituzten zailtasunak kezkatzeko modukoak badira, kezka areagotu egiten da greba aurrean osasun arloko Zuzendaritzak adierazi duen jarrera itxia ikusita. Osasun arloak garrantzi handia du gizartearengan, hala ere, herritarrek merezi duten osasun zerbitzua eskuratzeko bidean, norena da erantzukizuna? Osakidetzaren kontuak zenbatekoak diren erabakitzeko ahalmena dutenena edo beren lan baldintzak erabaki horien menpe dituztenena? Zeinek egiten dio kalte gehien herritarrari, hilabete askoko gatazkaren ostean ordu batzuetako zerbitzu etenaldiak egiten duenak edo diru-murrizketa dela medio zerbitzuen eguneroko eskasiaren erantzuleak? Eustateko txostenetan oinarrituz, ELA sindikatuak zabalduriko datuak aztertzea merezi du: azken hamarkadan BPGren %4,5etik %4,2ra jaitsi da EAEko erakundeek osasun publikora zuzendutako dirua. Hamabosten Europar Batasunean, azken postuetan daude Iruñeko eta Gasteizko administrazioak.

Sindikatuek, besteren artean, soberako lan zama murrizteko, prekarietatea bultzatu ordez lanpostu iraunkorrak sortzeko eta lan erritmoak egokitzeko (hala nola, 55 urte baino gehiago duten langileen lan-orduak murriztuz) eskatzen dute. Baita euskalduntzearen aldeko plana ezartzeko ere. Eskakizun horiek «gehiago irabazi eta gutxiago lan egin» esaldian laburbiltzea gehiegi dirudi. Arduraz jokatzea osasuntsua da. Guztiok bada, hobe. -



La «justicia» vaticana no llega a las víctimas

Benedicto XVI ha exigido al sacerdote mexicano Marcial Maciel que renuncie «a todo ministerio público»y que lleve una vida retirada, de rezos y penitencias. Maciel, que fundó la congregación de La Legión de Cristo en 1941, había sido acusado por ex seminaristas «legionarios» de pederastia. Esta decisión, que por tratarse de la pena máxima para un sacerdote supondría la asunción tácita de esas denuncias, viene a resolver un proceso paralizado en más de una ocasión por Juan Pablo II, pero no cita acción alguna hacia las víctimas. A la congregación de los «legionarios de Cristo» se la conoce porque a ella pertenecen famosos personajes de la vida política y social del Estado español, y por disputar esferas de influencia al poderoso Opus Dei. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea