GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-05-20
NBEk Guantanamo ixteko eskatu du
NBE Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak Guantanamoko (Kuba) atxiloketa eremua ixteko eskatu dio Washingtoni eta bertan erabiltzen dituzten «galdeketa teknikak» tortura direla adierazi du. Beraz, Batzordeak gomendatu die AEBei Guantanamoko instalazioetan giltzapean dauzkaten ehunka gatibuak epaitegira eraman edo aske uzteko. Horrela bukatu du NBEko batzordeak bi asteko iraupena izan duen eztabaida prozesua.

GENEVA

Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak prestatu duen txostenaren berri eman zuten atzo. AEBek orain hamabi urte sinatu zuten Nazioarteko Torturen Kontrako Hitzarmena. Orduan agindutako guztia betetzen duela frogatu nahian, Etxe Zuriak igorritako txostena aztertu du Batzordeak azken asteotan, eta azterketa horren ondorio dira orain plazaratu dituzten gomendioak.

Estatubatuar militarrek eta agenteek erabiltzen dituzten galdeketa teknika batzuek batzordekideei eragiten dieten kezka nabarmendu du txostenak. Lanak adierazten du teknika horien eraginez «atxilotu batzuk» hil egin direla. Gainera, galdeketa teknika iskanbilatsu horiei buruzko arauak, galdetzaileek bete behar dituztenak, «nahasiak dira». Diagnostiko horren araberako gomendioak egin dizkio batzordeak Etxe Zuriari: tortura edo tratu txarra dakarten galdeketa teknikak bertan behera uzteko estatubatuarren menpe dauden atxiloketa eremu guztietan.

Baztertu beharreko teknikak ere aipatzen ditu Batzordeak, esaterako, bainuontziarena, hau da, atxilotuaren burua ia ito arte uretan sartzearen teknika, mundu zabalean asko erabiltzen dena. Girgiluak estuegi lotzea eta atxilotuak beldurtzeko zakurrak erabiltzea ere aipatzen du.

Atxilotu guztiak, baita AEBetatik kanpo dauzkatenak ere, behar bezala erregistratzeko eskatzen dio Washingtoni, torturak saihesteko tresna delako. Fernando Mariño espainola izan da AEBen kasua aztertu duen kontalaria. Berak onartu du «espetxe sekretuetan» gertatzen denari buruzko informaziorik ez diotela eman, ezta inteligentzia zerbitzuei buruzkorik ere.



Cuatro prisioneros tratan de suicidarse

WASHINGTON

Un grupo de prisioneros de la cárcel estadounidense de Guantánamo se rebeló y atacó con varios objetos a guardianes que intentaban neutralizar por la fuerza a un reo, según informó ayer la NBC. La rebelión ocurrió tras una jornada en la que cuatro prisioneros trataron de quitarse la vida.

Según dicho medio, en una de las secciones de mediana seguridad del campamento, con medios rudimentarios en las manos, los amotinados se abalanzaron sobre los militares cuando éstos sometían a un detenido que intentó suicidarse la víspera. «Era el cuarto intento de suicidio del día», reconoció el comandante Robert Durán. De acuerdo con el militar, en la mañana del jueves tres prisioneros intentaron suicidarse mediante la ingestión de medicamentos que acumulaban en sus calabozos.

En la prisión de Guantánamo, territorio cubano ocupado, EEUU mantiene a más de 500 personas, arrestadas a raíz de la invasión a Afganistán a finales de 2001. Quince de ellas, de nacionalidad saudí, llegaron ayer a Arabia Saudí, según informó el Gobierno de Riad.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea