Baigorrin izan da Juan Ramon Corpas eskola bat bultzatzeko
BAIGORRI
Nafarroako Gobernuko Kultura sailburu Juan Ramon Corpas Baigorrin izan zen atzo Zientzietarako Juan Huarte eskolaren sorreran parte hartzeko. Unibertsitate eta irakaskuntza mailetan zientziarekiko atxikimendua bultzatzeko helburua duen eskola hori Nafarroako eta Nafarroa Behereko hainbat elkarte eta erakundek bideratu duten eta Nafarroako Gobernuaren sostengua jaso duen proiektua izan da.
Bertan bildutako guztiek nabarmendu zuten Nafarroaren eta Nafarroa Beherearen arteko lotura estua, eta atzokoa bezalako ekimenak antolatzearen beharra aldarrikatu zuten.
Corpas sailburuaz gain, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko lehendakariorde Max Brisson, Pirinio Atlantikoetako prefet Marc Cabane eta Baionako suprefet Pierre-André Duran ere egon ziren atzoko Baigorriko ekitaldian.
|