GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-20
Amnistiaren Aldeko Astea dute Bilbon

BILBO

Euskal Herrian den egoera politiko berriaren aurrean, Bilboko Askatasunak etaEtxerat-ek Amnistiaren Aldeko Astea antolatu dute, bihartik datorren larunbatera arte.

Atzo adierazi zutenez, azken hileotan prozesu demokratiko bati hasiera emateko baldintzak sortzen ari dira, eta neurri handi batean hori ezker abertzalearen borrokari esker lortu dela nabarmendu zuten. Arlo horretan, gainera, «harro» gogorarazi zuten preso eta ihesean dituzten lagun eta senideen borrokak berak ere eragin handia izan duela, eta honakoa erantsi zuten: «Hemendik aurrera presoek eta iheslariek zeresan handia izan behar dute benetan prozesua demokratikoa izan behar bada».

Hain zuzen ere, aipatu zuten presoen zein iheslarien kolektiboek horren gaineko hausnarketa aspaldi egina dutela: «Aitortza politikoan eta eskubide guztien errespetuan oinarrituta, hau da, estatus politikoaren aitortzan». Hori bera, alegia, amnistia lortze bidean «ezinbestean eman behar den pausoa izanik», nabarmendu zuten arlo horretan lan metaketa eta mobilizazioa inoiz baino garrantzitsuagoak direla.

Aurrerantzean ere, Bilboko amnistiaren aldeko mugimenduak bide horri eutsiko dio. «Bilbo errepresaliatu politi- koen eskubide guztien alde eta esku-sartze gabeko prozesu demokratiko baten alde lerrokatzera goaz. Prozesuaren arrakasta herritarron esku dagoela uste dugulako, eta ez politikarien esku», esan zuten.

Hiriburuko presoen egoeraren berri eman ostean, aipatu zuten bihar herri bazkaria izango dela 14.00etan Karmelo ikastolan. Besteren artean, asteazkenean Josean Agirrek hitzaldia egingo du, 19.30ean San Frantzisko udal barrutian, eta hilaren 27an, aldiz, Elkartasun Eguna izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea