GASTEIZ
Senatu espainoleko presidente Javier Rojok alderdienmahaia osatzekopresarik ez dagoela aipatu zuen atzo Gasteizen. «Azkar bagoaz, honek ez du hobera egingo», adierazi zuen, alderdi ezberdinen kritikei erantzunez.
«Benetan garrantzitsua dena gure artean konfiantzasortzea da. Horrela, elkarrekin esertzen garenean, zerbait eraikitzeko izango da. Ezin gara berehala altxatzeko eseri. Altxatzen garenean, akordioak egon direlako izan beharko da», adierazi zuen Radio Vitoriari atzo eskainitako elkarrizketa batean Javier Rojok .
Ondorioz, ez zuen begi onez ikusi ostegunean Lakuako lehendakariorde Idoia Zenarrutzabeitiak Gobernu espaino- lekopresidente Jose Luis Rodri- guez Zapaterori alderdien mahaiaren osaketa ez atzeratzeko egin zion deialdia.
«Orain behar duguna zuhurtasuna eta gizartean konfiantza sortzea da. Poliki, baina etengabe joan behar dugu. Azkar joaten baldin bagara,honek ez du hobera egingo», aipatu zuen.
PSEko eledun Rodolfo Ares ere gai horren gainean aritu zen atzo. «Alderdien mahaia osatzeko Batasunak legezko indar bihurtzeko egin behar duen bidea betetzea ezinbestekotzat jotzen ez badute, mahai hori atzeratzen ari dira», erantzun zion Idoia Zenarrutzabeitiari eta EAko presidente Begońa Erraztiri.
Horrekin batera, honakoa gaineratu zuen Aresek: «Euskadin terrorismoa amaitzen denean eta bakea eta askatasuna indartzen dugunean lortuko dugu normalizazio demokratikoa».
«Abertzaleek gatazka politikoa deitzen dutena, asko jota, abertzaleek egiten duten aldarrikapena da eta euskal gizartearen zati batek baino ez du bat egiten horrekin», nabarmendu zuen ondoren.
Aresen arabera, bai Zenarrutzabeitiak bai Erraztik «presa gehiegi daukate ETAren asmoen egiaztatze prozesua amaitzeko. Lasaitasunez, zorroztasunez eta hanka sartzerik gabe egin behar diren egiaztapenak bi hilabete eskasetan egin nahi dituzte».