GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-20
- Bigarren mailako Buruz Burukoa
Arretxe II.a eta Retegi Bi, finalerako txartelaren bila
·Olaizola II.a partida nagusian arituko da lehen mailako finalaren zain

DONOSTIA

Lehen mailako Buruz Buruko Txapelketako finalean arituko den bigarren pilotariaren izena bihar ezagutuko da, Belokik eta Irujok Donostiako Atano III.ean jokatuko duten partida amaitzean, baina ordura arte pilotazaleek badituzte beste hitzordu interesgarri batzuk. Izan ere, bigarren mailako Buruz Burukoaren aurreneko finalista gaur bertan jakingo da, Asegarceren multzoko partida erabakigarrienean Iker Arretxek eta Julen Retegik elkarren aurka jokatuko baitute Iruñeko Labriten. Irabazleak hilaren 26an jakingo du txapela bereganatzeko noren aurka lehiatu beharko duen, egun horretan jokatuko baitute Aspeko Galarza VI.ak eta Berasaluze IX.ak.

Arretxe II.a eta Retegi Bi txapelketan jokatutako neurketa biak irabazita iritsi dira finalerdietara. Luzaideko aurrelari gazteak 22-10 hartu zuen mendean Mendizabal final-zortzirenetan, eta hurrengo kanporaketan ere arazo handirik gabe kanporatu zuen Urrizelki (22-13). Iruñeko aurrelaria, aldiz, 22-8 gailendu zitzaion Eguskitzari, eta final-laurdenetan, berriz, 22-18 Arbizuri.

Gaurkoa ez da Arretxe II.a eta Retegi Bi aurrez aurre izango diren aurreneko aldia. Lau eta Erdikoan bi aldiz jokatu behar izan zuten elkarren aurka, finalerdietako ligaxkan lehendabizi eta finalean ondoren, eta partida bana irabazi zuen bakoitzak ­Retegi Bik finalerdietan (22-21) eta Arretxe II.ak finalean (22-12)­. Gaur, beraz, berdinketa apurtuko du bietako batek.

Olaizola II.a, finalari begira

Jaialdiko partida nagusian lehen mailako Buruz Buruko egungo txapeldunak hartuko du parte, Aimar Olaizolak. Goizuetako aurrelariak joan den larunbatean eskuratu zuen finala jokatzeko txartela, eta partida garrantzitsuena jokatzeko aste bi falta direnez gero, sasoia mantendu nahi izan du.

Pilotari nafarrak Begino izango du bikotekide atzeko koadroetan, eta aurrean Unanue eta Patxi Ruiz izango ditu. Jaialdia Eguskitza-Beobide eta Diaz-Albizuri bikoteen artekoarekin hasiko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza responde a Segi con once detenidos
Euskal Herria
Mexikok estraditatu dituen sei presoak espetxera bidali ditu Grande-Marlaskak
Ekonomia
Sindicatos cifran en el 80% el paro, que Osakidetza apenas aprecia
Mundua
El futuro se encara al pasado en las urnas
Kirolak
Crean una comisión para impulsar la oficialidad
Euskal Herria
Batasuna advierte de la «extrema gravedad» de los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea