GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-09
Elkarretaratzeak hezkuntza zentroetan
·ELA, LAB, EILAS eta UGTk lan-baldintza hobeak eskatu zizkioten atzo Lakuari

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza zentroetan elkarretaratzeak egin zituzten atzo lan-baldintza hobeak eskatzeko. 2003az geroztik hitzarmenik gabe daudela gogorarazi ondoren, ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek proposamen «onargarri» bat egin dezala eskatu zioten Lakuari.

DONOSTIA

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza zentroetan elkarretaratzeak egin zituzten atzo, ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek deituta. Protesta ekimen horiek ikastetxeetako jolas orduan egin zituzten, Gasteizko Gobernuak sektore horretan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak hobetu ditzan aldarrikatzeko.

Hain zuzen ere, sindikatuek proposamen «onargarri» bat egin dezala eskatu zioten Hezkuntza Sailari. «2003. urteko abenduaz geroztik hitzarmenik gabe gaudela kontuan izan behar da», esan zuten. Negoziazio prozesu bat abiatzearen alde azaldu ziren, baina elkarrizketak «edukia» izan beharko lukeela nabarmendu zuten.

Sindikatuek, beste aldarrikapen batzuen artean, behin-behineko egoera finkoan diren 1.500 irakasleen egungo baldintzak mantendu daitezen eta 55 urtetik gorakoentzat lan jardunaldia murriztea proposatu zuten. Alde horretatik, azken horrek «langileak gazteagotzea» ekarriko lukeela adierazi zuten.

Era berean, eskola jardunaldia murrizteko eskatzen dute Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) dagoen egoera «berrikustea».

Soldatari buruz ere hitz egin zuten. «2003. urteaz geroztik inongo soldata igoerarik gabe gaude. Hezkuntza Sailak gure aldarrikapenak kontuan hartzeko garaia da», salatu zuten. Sail horren jarrera kritikatu zuten ondoren, ikasturtearen amaierari itxaroten diolako negoziatzeko. «Badaki guztiz baldintzatuta gaudela sasoi horretan», nabarmendu zuten, eta mobilizazio gehiago egiteko prest daudela adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea