Lasserre-k bat egin du bolintxeroen eskariekin
BAIONA
Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoak departamenduetako kontseilari nagusiak Donibane Lohizuneko arrantzaleekin bilera egin ostean, hainbat europar parlamentarirekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu du bolintxeroen eskakizunak Europan babes ditzaten. Horiek hala, salmentarako antxoaren muga 12 zentimetroko tamaina izan beharrean, neurria kiloko 125 ale izateko eskaera babesteko eskatuko die Lasserrek diputatuei. Azterketek 12 zentimetro beheragoko antxoek stocka mantentzean parte hartu dutela diotela adierazi du kontseilari nagusiak.
Arazo gehiago Antxoaren aferaz gain, beste arazoak ere ezagutarazi zituzten arrantzaleek bilera horretan, tartean, gasolioaren prezioarena. Etengabeko emendatzeak gero eta ontzi gehiago jarduera bertan behera uztera bultzatzen dituela adierazi zioten Jean-Jacques Lasserreri.
|