Debekuak agerraldiari indarra eman ziola adierazi du Imazek
BILBO
Joan den asteazkenean Iruñean ematekoa zuen prentsaurrekoa Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazional espai- noleko epaileak debekatu izanak Batasunari mesede egin diola esan zuen atzo Josu Jon Imazek. «Ziurrenik, Batasunak 46.000 prentsaurreko eman beharko zituen halako gauza kaltegabea bertan behera uzteak izan duen eragin propagandistikoa lortzeko», zehaztu zuen.Horrek «egoera kafkiar samarra» islatzen duela azaldu zuen EAJko presidenteak, TVEn egin zioten elkarrizketan. Adierazpen askatasuna «demokrazian eta Mendebaldeko Europan oinarrizko eskubidea» dela agertu ostean, gaineratu zuen Iruñean gertaturi- koak ez duela zentzurik, «Batasunak 28 urteko existentzia duelako eta horietan milaka prentsaurreko emango zituelako. Orain, ordea, ETAk hiltzeari utzi dionean, prentsaurrekoak ematea debekatu behar zaio. Nola azaldu behar diegu hori herritarrei?». «Gauza baten eta bestearen artean, hiru hilabete daramatzagu gauza beraz hizketan; hiru hilabete Batasuna albistegietako lehenengo lerroan dela. Hori baino elementu propagandistiko garrantzitsuagorik ez dago», bota zuen.
Batasunari eta Zapaterori deia
Buruzagi jeltzalearen aburuz, Gobernu espainolak eta Batasunak ondokoa egin behar dute:«Behingoz, egin ditzatela egin beharreko urratsak Batasuna legezko alderdia izan dadin. Izan ere, ezin baitute prentsaurrekoa eman 50 pertsonaren aurrean, baina gero mikrofonoekin kanpora ateratzen dira, albistegietan ateratzen dira. Hori guztia zentzugabea da».Bestalde, Jose Luis Zapatero presidente espainolak ETArekin hitz egiteko epea atzeratu izanak ez duela «bereziki arduratzen» esan zuen. «Bi asterako kontua bada eta adostasuna lortzearren PPri aukera bat ematea bada auzia, modu horretan 2005eko maiatzean Kongresuan finkaturiko baldintzen arabera ETArekin elkarrizketa hasteko xedez, bi aste ez doaz inora», nabarmendu zuen Imazek. Batasunaren agerraldiarekin gertatutakoaz ere hitz egin zuen Javier Madrazok. EBko koordinatzailea Zapaterori zuzendu zitzaion eta «adorea izateko» eta Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu zion, «horrek bakerako bidea sustatzea baitakar».
López no teme que actúen ante su reunión
BILBO El secretario general del PSE, Patxi López manifestó ayer que no teme que la Justicia española actúe contra su partido por reunirse con Batasuna, y dijo que cuando se celebre ese encuentro no estarán «cometiendo ninguna ilegalidad». Entrevistado en Tele5, fue preguntado sobre la posibilidad de que un juez estime que sean los representantes de Batasuna quienes estén cometiendo una ilegali- dad. El líder del PSE respondió que, en ese caso, acudiría «a declarar» si es requerido para ello. Para argumentar su posición, el secretario general del PSE se aferró, como hace unos días, al Pacto de Ajuria Enea, recordando que en dicho acuerdo, suscrito también por el Partido Popular, existía un punto que abogaba por ayudar «a todos aquellos que querían alejarse de la violencia para hacer política». Respecto al contenido en sí de esa reunión, indicó que «la democracia nunca se va a desviar hacia los planteamientos de la izquierda abertzale» y que es ésta la que «tiene que asumir los principios y planteamientos democráticos».
|