Bakea errazteko dei egin die Uriartek alderdi guztiei
·«Alderdikeria eta hauteskunde-interesak albo batera uzteko» exijitu die apezpikuak
Juan Mari Uriarte Donostiako apezpikua alderdi politiko guztiengana zuzendu zen «alderdikeria eta hauteskunde-interesak albo batera utziz» bakea lortzeko lan egin dezaten eskatzeko. PPk Gobernu espainolarekin harremanak eten dituen honetan, «goi-mailako onurak beste interesen gainetik» kokatu behar direla nabarmendu zuen.
DONOSTIA
Donostiako apezpiku Juan Maria Uriartek bakea errazteko eskatu zien atzo alderdi politikoei eta, PPk Gobernu espainolarekin harremanak eten dituen honetan, «alderdikeria eta hauteskunde-interesak» alde batera uzteko exijitu zien. Elkarrizketaren beharra ere nabar- mendu zuen Uriartek Donostian, Elizaren doktrinari buruz hitz egiteko emandako prentsaurrekoan.Alderdi politikoen laguntza ez ezik, eragile sozialen beharra ere aipatu zuen. «Alderdi politiko guztien laguntza behar du bakeak, baina baita eragile sozialena eta gizarte ororena ere. Izan ere, gizakiok bakea errazteko obligazioa daukagu», adierazi zuen Uriartek. Apezpikuaren ustez, «bake osoa» lortzeko itxaropena dago euskal gizartean. «Indartzen ari den bakea da, batzuetan memento ilunak eta ziurgabetasunez beteriko mementoak egon badira ere», gaineratu zuen. Horren ildotik, elkarrizketaren beharra agertu zuen Juan Maria Uriartek eta horren bidez lortutako bakea goraipatu zuen. «Elkarrizketa zintzoaren bidez lortutako bakearen ongia, biktima guztien gogoramena eta indarkeria osoaren isiltasuna edozein alderdikeria eta hauteskunde-interesen gainetik» daudela nabarmendu zuen. «Goi-mailako onura horiek zilegiak izan daitezke eta beste interesen gainetik kokatu behar dira», ziurtatu zuen Donostiako apezpikuak.
PSOEk PPri eskaera Bestalde, PPri PSOEko Gobernuarekin izandako harremanak berreskuratzeko eta laguntzeko eskatu zion atzo Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak eta elkarrekin egon- da Estatua «indartsuagoa» izango dela nabarmendu zuen Madrilen egindako agerraldian. «1998an PPko Gobernuari laguntza eskaini zion PSOEk eta oraingo Gobernuarekin gauza bera egiteko besterik ez diogu eskatzen PPri, elkarre-kin indartsuagoak baikara, ez bakarrik Gobernua, baita Estatua ere», azaldu zuen Rubalcabak. Eskaera horren aurrean, baina, ETArekin eta Batasunarekin elkarrizketarik ez izateko AVTk larunbatean Madrilen deitu duen manifestazioan parte hartuko dute PPko goi-kar- gu guztiek. Besteren artean, bertan izango dira Mariano Rajoy alderdiaren presidentea, Angel Acebes idazkari nagusia, Eduardo Zaplana Parlamentu espainoleko bozeramailea, Esperanza Agirre Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentea eta Alberto Ruiz-Gallardon Madrilgo alkatea. Larunbateko manifestazioan, baina, Jose Maria Aznar ez da egongo eta, bere falta azaltzeko, AVTko buru Francisco Jose Alcarazi idatzia bidali ziola jakinarazi zuten atzo agentziek. Bertan, larunbateko deialdiak «ahanztura eta axolagabetasunaren aurrean, biktimen ahots zuzena beste behin ere entzuna izateko merezi duen oihartzuna izango» duela nabarmendu zuen Gobernu espainoleko presidente ohiak.
Lokarri, Redondo Terreros y Ardanza piden esfuerzos para mejorar la relación PSOE-PP
BILBO La ruptura con el Gobierno del PSOE escenificada desde la tribuna del Congreso por el líder del PP, Mariano Rajoy, ha sido recibida con preocupación por distintas partes del arco político. Ayer se multiplicaron los llamamientos a trabajar para mejorar las relaciones. En esta línea, Lokarri instó incluso a la Unión Europea a que tome cartas en el asunto. En una comparecencia realizada en Donostia, el coordinador de esta asociación, Paul Ríos, consideró que las institu- ciones europeas pueden hacer una «labor de buenos oficios» y que, de hecho, ya la hicieron en el caso de Irlanda. Ríos recomendó a José Luis Rodríguez Zapatero que «siga avanzando, pero que al mismo tiempo tenga la mano tendida hacia Rajoy y el PP para que se puedan incorporar». En la comparecencia, Lokarri presentó además la campaña «El buzón del proceso de paz», con la que quiere promover la participación de la ciudadanía a través de un cuestionario que luego será remitido por Lokarri a los partidos políticos. El ex lehendakari José Antonio Ardanza también abogó por que el PSOE y otros partidos «hagan el esfuerzo» de integrar al PP, de modo que si no se logra «quede claro que es por su falta de voluntad de entendimiento». Por su parte, mostró «una gran esperanza» en el momento político. El ex líder del PSE Nicolás Redondo Terreros también se dirigió a PSOE y PP para que se pongan de acuerdo. Su diagnóstico es más crítico: subrayó que «cualquier gobierno, sin el apoyo de la oposición, no ganará nunca la paz. La única forma de ganar es ir juntos». Y para ello recomendó al PSOE «cuidar el lenguaje».
|