GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-09
Joseba Zulaikak «ETAren hautsa» aurkeztu du

DONOSTIA

“ETAren hautsa” liburuaren aurkezpenean, bere egile Joseba Zulaikak, gaur egun Renoko Center for Basque Studieseko zuzendariak, erakunde armatuaren «post garaia» dela eta «sakrifizioaren kulturak egun ez duela zentzurik ezta zilegitasunik» adierazi zuen. «‘Beste handi’ horren mamu politikoa ­faxismo garaian Estatu espainolaren erasoa eta beldurra­ jada ez dago. Estatuaren fantasma aroa egin nahi izan dut», gaineratu zuen.

«Nire belaunaldikoentzat, ETArekin identifikatu eta idealizatu genuen horientzat, gertakizun politiko nagusia izan zen. 60ko eta 70eko hamarkadan diktaduraren kontrako borroka definitu zuen. Hasiera batean, askatasunaren aldarrikapena, promesa izan zen ETA; gero, gure katastrofea, drama bihurtu zen. Azken batean, gugan subjektu heroiko-trajikoa inposatu zuen, bizitza emateko prest egotea eskatzen zizun eta horrek halako kastrazio sinbolikoa zekarren. Haiek ziren zeuzkatenak, behar zirenak zituztenak, eta beste guztiok egiten genuena bigarren mailakoa zen», plazaratu zuen. Gogoeta horietan oinarritzen da saiakera hau, beste batzuen artean.

Abertzaletasunak «bere burua sakrifikatu» beharra defendatu zuen. Sakrifizio hori Athleticeko Telmo Zarra aurrelaria- ren jokaldi batekin konparatu zuen. «Atezaina gaizki ikustean, gola egin beharrean kanpora bidali zuen. Bere elementu preziatuena utzi zuen beste logika baten mesedean», azaldu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea