AHT-ren aurkako mobilizazioak
Mila arrazoi eman dituzte AHTren aurka Donostian izango den manifestaziora joateko
AHT Gelditu! Elkarlanak biharko mobilizaziorako deia berretsi zuen atzo, oraingo honetan azpiegitura erraldoiarekiko aurkakotasuna erakutsi eta deialdiarekin bat egin duten eragile sozial, politiko, sindikal eta kulturalen babesarekin. AHTk gizarteko hainbat sektore eta esparrutan eragingo duela ziurtatu zuten eta, lagin gisa, alor ezberdinetako ordezkariek euren irakurketak eskaini zituzten. Manifestazioa bihar 17.30ean abiatuko da Anoetako estadiotik, eta 19.00etatik aurrera rock maratoia izango da Alde Zaharrean MusikHerria herri-diskoetxearen eskutik.
DONOSTIA
Azken egunotan hainbat eragilek eman diote babesa AHT Gelditu! Elkarlanak biharko antolatu duen manifestazioari eta, atzo, guztiek bat egin zuten Trinitate plazan euren konpromisoa berretsi eta herritarrak Donostiako hitzorduaren garran- tziaz ohartarazteko. Elkarlaneko kide Mila Elortza izan zen hitza hartzen lehena eta AHTren aurkako borroka «gizarteko sektore guztien borroka» dela nabarmendu zuen: «Ekologistena, eskubide sozialen aldeko herritarrena, nekazariena, sindikalistena, langileena, gazteena, emakumeena, erretirodunena, etorkinena eta, oro har, herritarrei hitza eta erabakia itzultzearen eta justizian eta ama lurrarekiko errespetuan oinarritutako gizarte molde bat eratzearen aldeko herritarrena da AHTren aurkako borroka», ziurtatu zuen, eta, horregatik, bihar 17.30ean Anoetako estadiotik denak batera abiatzeko deia berretsi zuen. Aurkezpenaren ostean, azken egunotan Elkarlanarekin bat egin duten eragileek hartu zuten hitza eta, haien lekukotasun eta adierazpenekin, argi geratu zen azpiegitura eraikitzen bada gizarte alor ezberdinetan izango duela eragina. Iñaki Antiguedad EHUko Hidrogeologia irakasleak AHT proiektuaren gaineko erakundeen adierazpenak izan zituen mintzagai. Besteren artean, Alvaro Aman Lakuako Garraio sailburu ohiaren «gidariei autoa egunero erabiltzea ezerosoa egitea lortu behar dugu», Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiaren «Urumeako autobidetik Donostiak 44.000 ibilgailu ekarriko ditu egunero» eta Gasteizko Gobernuaren «‘euskal y’ ez erai- kitzeak 50 urteko atzerapena ekarriko digu» gisako esaldiak ekarri zituen gogora, erakundeek AHT egiteko duten interesaren adierazle, eta «ekologiagatik eta zentzuzko ekonomiaga- tik» bihar Anoetan hitzordua dagoela ekarri zuen gogora. Elkartzen-eko Igor Uriartek AHTk eskubide sozialen murrizketa areagotuko duela azaldu zuen: «Gero eta zailagoa da etxebizitza, diru-sarrera eta gizarte-zerbitzu duinak izatea. AHTk prozesu hori areagotuko du, azpiegitura eraikitzeko behar diren 6.000 milioi euroak langileok jarriko ditugu eta ez du garraioaren arazoa konponduko», ziurtatu zuen.
«Etorkizuna kinka larrian» EHNEko Begoña Aristik AHTk baserritarrei ekarriko dizkien galerak etxebizitza, lurra, lanpostua... aipatu zituen eta «baserritarren etorkizuna kinka larrian» uzten duela ziurtatu zuen. Akuilu nekazari taldeak gogorarazi zuenez, «baserririk gabe ez dago Euskal Herririk».Juan Martin Rekalde izan zen eratze bidean dagoen Nafarroako AHTrenAurkako Plataformaren ahotsa: «Proiektua egin dutenek ere badakite zentzurik ez duen proiektua dela, eta nafar guztiei dei egiten diegu Donostiara joateko». Gazteriaren ordezkari gisa Beasaingo Gaztetxeko Oihana Ortega mintzatu zen. AHTk bizi-ereduaren eraldaketa ekarriko duela azaldu eta euren etorkizunean parte hartu ahal izateko eskubidea dutela azaldu zuten: «Etorkizunean, orain bezala, lurra behar dugulako». Arrazoi horiek guztiak direla medio, Elkarlaneko kideek AHT berehala gelditzeko exijituko dute mobilizazioan, eta herritar oro deitu zuten «bihar Donostian eta egunero norberak bere esparruan eskaera horren alde egin dezan».
«Enpresen beharra soilik aseko du»
Txutxi Ariznabarreta | LAB
Ariznabarretak proiektuak lurraldea egituratzeko baino «desegituratzeko»
balio duela aipatu zuen:«Elementu desegituratzailea da, ez die erantzuten dauden
bidaiari eta salgai garraioan dauden hutsuneei, eta euskal esparru
sozio-ekonomikoa sortzeari ez dio mesederik egiten halako proiektu batek.
Langile klaseak dituen beharrak ez ditu asetzen, alderantziz, eraikuntza enpresa
erraldoien eta kapital finantzarioaren interesei soilik erantzuten die».
«Gure aukera erresistentzia da»
Celia San Vicente | ITOITZekin solidarioak
Azpiegitura erraldoiek ondorio lazgarriak dakartzatela uste du Celia San
Vicentek eta, Itoitzek bezala, AHTk ere herriak suntsitu, kulturak desagerrarazi
eta ingurumena kaltetzeko soilik balio duela aipatu eta eurek desobedientzia
zibilaren aldeko apustua egiten dutela nabarmendu zuen: «Halako inposizioen
aurrean gure aukera mobilizazioa, erresistentzia eta ekintza zuzena dira,
desobedientzia zibilak barnean hartzen duen estrategia baten barruan».
«Herrietako kultura masifikatuko du»
Sergio Ramos Albeniz | MusikHerria
Manifestazioaren ostean MusikHerriak kontzertuak antolatu ditu Donostiako
Alde Zaharrean, AHTk herri kulturan eragingo dituen kalteak gaitzesteko: «AHTk
ez du kontuan hartzen herrien izaera eta, azken batean, kultura-masifikazioa
bultzatuko du. Herri-kultura galtzen ari da inposatutako bizi-ereduaren
ondorioz, eta AHT horretarako beste pieza bat baino ez da; abiadura,
lehiakortasuna, erabilgarritasuna, homogeneizazioa eta nortasun galera».
«AHTk gure herria txikituko du»
Joseu Ormaetxea | Urbinako alkatea
Arabako 140 biztanleko herrixka honetan jada hasiak dira lurren desjabetzeak.
«Proiektuak gure herria txikituko du», adierazi zuen Josu Ormaetxea alkateak.
Izan ere, Urbinatik 100 metro eskasera pasatuko da trena: «Inork ez digu ez ezer
galdetu, ez ezer esan. Jaso dugun informazio bakarra iturri alternatiboetatik
jaso dugu, erakundeek ez digute daturik helarazi eta alegazio epeak epez kanpo
iritsi zaizkigu. Baina, hala ere, gure herria txikituko dute».
«Elkarrengandik urrunduko gaitu»
Victor Pachon | CADE
CADEk Ipar Euskal Herriko 42 elkarte batzen ditu eta bertako ordezkari Victor
Pachonek «minutu baten truke gehiegi» eskatzen dela uste du: «AHTk jendea
elkartu beharrean urrundu egingo du, hiri handiak sendotu eta ertainak
baztertuko ditu. Iparraldean dugun higiezinen presioa ere areagotuko du, ohiko
trenak baino hiru bider gehiago kontsumitzen du eta ez du jada dagoen sarea
erabiltzen. Hori guztia Baionatik Bordelera minutu bat lehenago iristeko».
Batasuna critica las expropiaciones que han iniciado en Araba
DONOSTIA Batasuna denunció ayer que el Gobierno de Lakua, «en su esfuerzo por imponer el TAV», está gestionando las expropiaciones para construir el tramo alavés Arrazua-Ubarrundia-Legutiano, y criticó que las mismas se están realizando «ocultando la información, ya no sólo a los agentes políticos y sociales sino a los propios Ayuntamientos y particulares» afectados por el trazado del proyecto. Explicó que los encargados de Lurranek organismo encargado de gestionar las expropiaciones «no son capaces de explicar cuál va a ser la afección que el trazado generará sobre sus propias casas», y resaltó que los Ayuntamientos afectados no han sido informados sobre el trazado definitivo. «Así es como el Gobierno de Lakua está gestionando aceleradamente las expropiaciones con el único objetivo de comenzar cuanto antes las obras», añade. Batasuna aseguró que se está imponiendo «el interés del hormigón sobre el futuro del pueblo» y respondió al consejero de Agricultura, Gonzalo Sáez de Samaniego, afirmando que «nadie cree que el TAV vaya ahora a servir para promover un stock de tierras y con ello fomentar el sector primario, cuando es precisamente el TAV el que va a condicionar el futuro de decenas de explotaciones agrarias» en el tramo Arrazua-Ubarrundia-Legutiano. Batasuna opinó que «resulta más que obvio que el Gobierno de Lakua continúa en su afán de imponer el proyecto del TAV. Por eso es más importante que nunca impulsar el debate, la participación social, la movilización frente a esta imposición», y renovó su llamamiento a participar en la manifestación de mañana en Donostia.
|