GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-09
UEUk bere sustraiak berpiztuko ditu aurten
·Ikastaroak Eibarren hasiko dira, eta aurten, lehen aldiko Baionako Louis de Foix lizeoan izango dira

BAIONA

«Sustraiak (ber)piztu» da aurten Udako Euskal Unibertsitateak aukeraturiko leloa. Ipar Euskal Herrian duela 34 urte sortu zela-eta, UEUk bere erroak «omendu» nahi izan ditu aurten. Atzo, izan ere, aurtengo ikastaroak hartuko dituen herrian egin zuten ikastaroen aurkezpena, hau da, Baionan. Eta, ekitaldia baliatu zuten hiru herrialdeetan bultzatu nahi duten lana nabarmentzeko.

Ikastaroak, izan ere, uztailaren 3an hasiko dira Eibarren. Bertan 7a arte iraganen dira, eta Baionako Louis de Foix lizeoan 10a eta 14a artean, eta Iruñean 17a eta 21a artean izanen dira. Ipar EuskalHerrian bultzatu nahi duten lanari dagokionez, urte osoko proiektua dela nabarmendu zuten UEUko arduradunek. «Hutsune nabarmena dago Ipar EuskalHerrian. Horregatik kanpaina berezia bultzatzea erabaki dugu, eta hor sartzen da ‘Sustraiak (ber)piztu’ leloa», aipatu zuen. Irati Iciar ikastaroen arduradunak jarraitu zuen: «34 urte daramatzagu lanean, eta 70eko hamarkada horretako sugarra berpiztu nahi dugu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea