GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-09
Unibertsitatea aldatzeko bidean «eztabaida integrala» behar dela esan dute

BILBO

Hezkuntza Deialdia dinamikaren barruan, irakaskuntza arloko hainbat langile prentsaren aurrean agertu ziren atzo Bilbon, «Euskal Herriak bere unibertsitatea» behar duela berretsi eta hori helburu hartuta, egin behar diren urratsak mahai gainean jartzeko. Hartara, Euskal Herriko unibertsitate esparruan «aldaketak» behar direla garbi izanda, horien gaineko «eztabaida integrala» burutu dadin baldintzak sortzeko deia egin zieten erakunde publiko, akademiko eta herri ekimenezkoei.

Nabarmendu zutenez, martxan den Bolognako prozesuak «unibertsitate-eremua eraldatuko du» eta Euskal Herriko unibertsitate esparrua «ez da prozesu horretan salbuespena izango». Gauzak horrela, “Inposaketarik ez, Euskal Herriak bere hezkuntza” izenburua duen manifestua sinatu duten profesionalek garbi daukate aldaketa horien guztien aurreko eztabaida eta hausnarketa «euskal unibertsitate-komunitatearen, hezkuntza-komunitatearen eta euskal gizartearen gidaritzapean eta bere parte hartzearekin eman beharko dela».

Bide beretik deia luzatu diete hezkuntza komunitate osoari eta euskal gizarteari: «Gisa honetako eztabaida baten beharraren aldarrikapenarekin bat egin dezagun eta hitzartu dezagun Euskal Herriak eta euskal gizarteak nahi eta behar duen unibertsitate eredua».

Eurek garbi daukatenez, «unibertsitateak goi-mailako prestakuntza orokorra eta lan munduan txertatzeko behar duena eskaini behar die herritarrei eta ez da soilik zerbitzu indibiduala, funtsezko zeregina du gizartearen garapen sozial, kultural eta zientifikoan».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea