GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-09
-Top 14ko finala)
Finalaren inguruko festa eta parranda gaur bertan hasiko da Parisen
·Biarritzen ere dena antolatuta dago datozen bi egunetarako

BIARRITZ

Parisen gaur bertan hasiko da festa giroa, bertara iritsi diren eta han dauden euskaldunekin batera, jaia izango baita Euskal Etxean, Biarritz taldearen laguntzarekin. Biarritzen bertan ere dena prest dago Ligaren garaipena ospatzeko, inor gutxik uste baitu hilabetean bigarren finala galduko dutenik.

Parisen gaur hasiko da jaia, hango Euskal Etxeak festa antolatu baitu. Afaria izango da lehenengo, eta ondoren etorriko dira gainerakoak. Horretaz gain, gaurko eta biharko, euskal jatorria duten Parisko tabernek hainbat afari eta jai antolatu dituzte. Jaia, ordea, ez da gaur amaituko, bihar egun guztian eta gauean ere, gauza bera izango baita.

Biarritzen ere ez dira lo geratuko, eta biharkoa egun berezia izatea nahi dute. Arratsaldean hasiko da festa, eta Herriko Etxeak hiru pantaila handi jarriko ditu hirian zehar, Europako Kopan baino bat gehiago. Bata, nola ez, Agilera estadioan jarriko dute, eta seguru asko, jenderik gehien batuko duen lekua izango da.

Bestea, hondartzatik trinketera doan bidean dagoen parkean. Hantxe izan zen joan den finaleko beste pantaila ere. Hirugarrena, eta hori berria izango da, Atabal aretoan izango da. Partida hasi aurretik, Biarrizko tabernetan ez da jai girorik falta izango, baina neurketa hasten den unean, kaleak hutsik izango dira.

Etzirako egitarau bakarra jarri dute. Taldeak galdu edo irabazi, hori bete egingo dute. Jokalarien etorrera 15.00etan izango dela aurreratu dute, ordu horretan helduko baitira hegazkinez. Hortik, autobusez, herrian zehar ibiliko dira, herriko etxera joateko. Han, balkoitik aterako dira zaleak agurtzera, eta hori amaitutakoan, oinez joango dira hiriko kasinora, han egingo baitute afaria.

Bestetik, 8.000 zale joango direla baieztatu zuen atzo Biarritz taldeak. Horietatik erdiak abiadura handiko trenean joango dira, eta denak bihar goizean abiatuko dira. Gainerakoak, autobusez eta hegazkinez dira bertaratzekoak. Bakarren batzuk autoetan ere abiatuko dira Estatu frantseseko hiriburura.

Hemendik doazenak eta han bizi diren euskaldun kopuru handia ikusita, 15.000 euskaldun inguru batzea espero da Saint Denis estadioko harmailetan. Hala ere, Tolosatik bertaratzen direnak gehiago izango dira, baina hori ere ez da harritzekoa, tamainaz Tolosa Biarritz baino askoz ere handiagoa baita.

Jokalariak

Jokalarien inguruan, berriz, ez dago ia berririk. Zuri-gorriek lanean jarraitzen dute biharko partida prestatzen, eta bihar arratsaldean egingo duten azkeneko entrenamendua amaitu bitarte ez da berririk izango, orduan jakingo baita Traille eta Betsen jokatzeko moduan dauden edo ez. Dena dela, badirudi biak izan daitezkeela hasierako hamabostekoan, edo bietako bat gutxienez, bai, baina itxaron egin beharko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea